La ARBOLEDA – PEÑAS NEGRAS-eko Rogainea
Orain ere orientazio proba bat gure gertu dela jakinik, GOTeko askok bizkaia aldeko La Arboleda-Peñas Negrasera joatea erabaki dugu. 300 parte-hartzaile izango gara eta denok helburu berarekin, baliza guztiak aurkitzearena.
Berriro COBIko taldeak “linearra” deritzon modalitatea prestatu beharrean, Rogaine bat aukeratu du oraingo honetan. Guztiok 2orduterdi izango ditugu balizak topatzeko eta baliza bakoitzak puntuaketa desberdina izango duenez puntuaketa altuena duenak irabaziko du. Beraz, lasterketa hasterako orduan estrategia on bat izatea komeni da. Lasterketa, La Arboledako meategi zaharraren inguruan eta Peñas Negraseko labirintoaren barruan goxatuko dugu, altuera handiko harkaitzen inguruan.
Open Gorria egin behar dutenek 10etan hasiko dira, Open Horikoek berriz, 5 minutu beranduago. Hasiera ematear dago eta hortxe gaude denok, ardien modura hesituta urduri mapa eta “pistoletazua” noiz emango diguten zain. GOTeko guztiok elkartu gara, bakoitza bere urduritasunean bere komentarioak eginaz. Azkenean, GOTeko nahikotxo elkartu gara (Nora, Raúl, Mª Jose, Eugenio, Ana, Jon, Kimetz, Unax, Josu, Jose Luis, Juanan, Borja, Asier, Aitana, Txemi eta Joana).
Giro handiko lasterketa izan zen. Laberintoaren inguruan jende asko elkartu ginen, ezin jakin baliza non zegoen eta azkenean jendea bere artean “txibatzen” ibili zen. Lastima horrenbeste jende izatea ze lekuaren xarmaz ezin izan genuen asko goxatu ezta “orientazioaz” ere. Hortaz gain, oso dibertigarria izan zen lasterketa balizak asko bait zeuden La Arboledaraino, abiapunturaino.
Lehen esan bezala, rogaine modalitatean, baliza guztiak topatzea ezinezkoa izan ohi da eta horregatik komeni da estrategia on bat izatea. Kasu honetan, ordea, askoek topatu zituzten baliza guztiak 2 ordu baino lehen, denera 29. Gure taldetik, GOTetik, lehenengo 10en artean Borja, Kimetz eta Juanan izan ziren, 3ek 2ordu baino lehen amaitu zutelarik.
Laburbilduz, entrenamendu eder bat urte osoan zehar txapelketa garrantzitsuenetarako prest egoteko.Aste honetan hasten da 2017.ko Liga Norteko txapelketa, Valladoliden. Eta nola ez, hortxe egongo gara GOTeko asko!