MAPA IRIMOGAINE 2016

Mapa

  • Kartografoa: Alberto Tapiz; Marrazlea: Iñaki Casas. Bi kategorietako mapak ura jasaten duen paperean inprimatuta egongo dira, A3 tamainan. Beraietan idazteko errotuladore iraunkorra edo antzekoa erabili beharko duzue. Mapen eskalak ondorengoak izango dira: 1:10.000 Open gorrirako eta 1:7.500 Open horirako. 

mapa


Distantziak, desnibela eta kontrolak

  • Open Gorria: 16km ;+1300m; 35 kontrol
  • Open Horia: 10km; +650m; 19 kontrol
  • Distantziak kontrol danak hartuta


Irteera

  • Partaide guztiak batera irtengo dira 10etan. Inork ez du mapa eskutan edukiko irteera eman arte, beraz, aurretik estrategia egiteko denborarik ez da egongo.


Eremuaren deskribapena

  • Frogarako parte hartze eremua Urretxu udalerrrian kokatua dago, bertan ia Irimo mendi osoa eta bere inguruak hartzen dituelarik.
  • Azalera guztia hainbat pista eta bidezidorrez beteta dago, honek estrategiak kalkulatzerakoan aukera zabalak ematen dituelarik. Bide hauen egoera nahiko ona da eta korrikarako aproposak dira baldintza normaletan. Euri dexente egin berri badu ordea, kontuz ibili beharko da zorua irristakorra bilakatu bailiteke, aldapa handiko tarteak nagusiki.
  • Zonaldea birpopulaketa basoz osatua dago nagusiki, koniferak bereziki, nahiz eta Irimoko ipar magalean pagadiren bat ere aurkituko dugun. Mendiaren alde honetan orientaziorako elementu oso bereizgarriekin topo egingo dugu, hala nola ikaztegiak, lubakiak eta harkaitzak. Baso zati gehienak nahiko garbi daude eta erraztasunez zeharkatzeko aukera ematen dute. Zonalde bajuenetan soilik egon liteke basoa zikinagoa. Belardi eta zonalde irekiak ere badaude, mendiaren zati bajuenean ere gehienbat.