PUENTE DUERO – 1.proba IPAR LIGA 2017

 
PUENTE DUERO (Valladolid) 1.proba Ipar Liga 2017

Puente Duero
2017 urte hasierarekin orientazioko Ipar-Ligari hasiera eman zaio.  1. proba Valladolideko COV taldeak antolatu du Puente Dueron (Valladolid).
GOTeko 20 bat lagun animatu dira pinudiz beteriko lurraldean parte-hartzeko. Egun bateko lasterketa izango da eta guztiek egin beharko dute beraiek dakiten ondoen sailkapenetan postu hoberenak lortzeko.

Puente Duero
Goibel hasi bada ere eguna, iparraldeko “Xirimiria”, 400 korrikalari irrikan daude lasterketan parte-hartzeko.
Valladolideko mapek ez dute zerikusirik Gipuzkoako mapekin; sestra-kurbarik gabeko lurrak, ildaskak nonahi, “dolina”k, zuloak, sastrakak eta pinudi garbiak. Erreferentzi gutxiko lurrak dira, biderik ez dago, eta beraz, iparrorratzaren menpeko proba da, benetako orientazio proba dirudi.
 

 

GOTetik irabazle batzuk izan ditugu, M-45 kategorian Rafa izan dugu irabazle eta F-35 kategorian, 3. tokian geratu da Aitana.

Puente DueroPuente Duero
 

Emaitzak (WinSplit)

Argazkiak#1Argazkiak#2Argazkiak#3
Argazkiak JON

 

Unax-ek ere jaso du bere saria aurreko urteko Ipar-Ligan M-14ean 2. Tokian geratu izanagatik.

Puente Duero
 

Zorionak guztioi!!!
 

KONTSULTATU BAITA ERE

ORIENTAZIO TOPAKETA 2019

GOT-COBI-COA eta CDN-ko bazkideentzat, ekainak 15-16an ORIENTAZIO TOPAKETA bikaina izango dugu! Garaio eta Urbasan, giro …