2017ko Otsailak 19, igandea
GIPUZKOAKO II. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2016-2017 (GOL). 3. PROBA AIA
Azkenean Aiako frograren kokapena aldatu eta Lukun-en izan beharrean Aiako herrian bertan antolatuko da. 2016-2017 GOL liga herrikoiko 3. froga izango da eta harrera gunea herriko pilotalekua izango da, eta irteera kaxko inguruko gune batean izango da. (probaren egunean jakinaraziko da kokalekua)
Proba gehienbat Pagoetako parke naturalean ospatuko da, eta mapa aldaketa baten ondoren, Aiako kaxkoan barrena egongo diren baliza urbano batzuekin amaituko da. Horretaz gain, goiza ondo amaitzeko microsprint txiki bat antolatuko da etxeko txikienen eta ez hain txikien gozamenerako.
Bestalde, orientazio probak zer diren ezagutu nahi badituzu, han bertan dohainik izango den orientazio ikastaro labur bat ere emango da.
Izen emateko epea otsailak 16 osteguna gaueko 24.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzaile kopurua antolaketa gaitasuna baino haundiagoa dela ikusten badu, lehenagotik itxi ahal izango du izen ematea.