INFORMAZIOA AIA


Azkenean Aiako frograren kokapena aldatu eta Lukun-en izan beharrean Aiako herrian bertan antolatuko da. 2016-2017 GOL liga herrikoiko 3. froga izango da eta harrera gunea herriko pilotalekua izango da, eta irteera kaxko inguruko gune batean izango da. (probaren egunean jakinaraziko da kokalekua)
Proba gehienbat Pagoetako parke naturalean ospatuko da, eta mapa aldaketa baten ondoren, Aiako kaxkoan barrena egongo diren baliza urbano batzuekin amaituko da. Horretaz gain, goiza ondo amaitzeko microsprint txiki bat antolatuko da etxeko txikienen eta ez hain txikien gozamenerako.
Bestalde, orientazio probak zer diren ezagutu nahi badituzu, han bertan dohainik izango den orientazio ikastaro labur bat ere emango da.

Aparkalekua
Parte hartzaileek, ibilgailuak, Aiako herrian dauden aparkalekuetan utzi beharko dituzte.
Aparkaleku bat egokituko da Eroski aurrean. Proba amaitutakoan hutsik utzi beharko da.

Aparkalekua

Mapa
Mapa Roberto Pascual-ek eginikoa da 2015. urtea IOF arauen baitan. Maparen eskala 1:7.500 izango da.

Ibilbideak
Gorria—— 5,4 Km (Aurreratua) 24 baliza
Laranja3,8 Km (Heldu hasi berriak) 21 baliza
Horia—— 2,5 Km (Familia eta umeak) 18 baliza

Distantzia hauei ibilbide urbano labur bat gehitu beharko zaio.
Eta behin proba bukatutakoan, frontoi atzeko kantxan, mikrosprint bat izango duzue nahi duzuenak.

Ibilbideak, ohi baino laburragoak izan daitezke, baina desnibela garrantzitsua izango da.

Proba Pagoetako parke naturalea ospatuko da, eta gune aldapatsua da, beraz ibilbidea norberaren gaitasunen baitan aukeratzea eskatzen da. Ibilbide horia erraza izango da, baina inolaz ere ezingo da karritoarekin egin.

Inguruaren zaintza
Proba Pagoetako parke naturalean ospatuko da, eta beraz ingurua zaintzea eskatzen da, mendia arretaz zainduz.
Orientazio kirola egiteak inguruaren zaintza suposatzen du.