2018ko Otsailak 18, igandea
GIPUZKOAKO III. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2017-2018 (GOL) – 3. proba KRISTINA ENEA
2017-2018ko III. GOL ligako 3. proba izango da, eta oraingoan Donostiako Kristina Eneako parke paregabean izango da. Bertan, 2011. urtean Raul Santisteban eta Mireia Gorrotxategik egin eta 2017an Kimetz Galarragak errebisatu duen 1:2.000 eskalako mapa erabiliko da.
GOL proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.
Proba honetan izena ematerako orduan 2 parte hartzaile mota ezberdinduko dira.
- 16 urtetik gorako ohiko parte hartzaileak. (beti ere ume txikiekin familian parte hartzen ez badute)
- 16 urtetik beherako neska-mutilak bakarka edo familian parte hartzen dutenak. Eta ume hauekin batera familian parte hartzen duten gurasoak.
Izen ematea Urtarrilak 30 hasiko da eta Otsailak 15 osteguna 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa izango balitz, aurrez ixteko aukera izango du.