INFORMAZIOA KRISTINA ENEA

INFORMAZIOA KRISTINA ENEA

2017-2018ko III. GOL ligako 3. proba izango da, eta oraingoan Donostiako Kristina Eneako parke paregabean izango da. Bertan, 2011. urtean Raul Santisteban eta Mireia Gorrotxategik  egin eta 2017an Kimetz Galarragak errebisatu duen 1:2.000 eskalako mapa erabiliko da.

GOL proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.

Proba honetan izena ematerako orduan 2 parte hartzaile mota ezberdinduko dira.

  • 16 urtetik gorako ohiko parte hartzaileak. (beti ere ume txikiekin familian parte hartzen ez badute)
  • 16 urtetik beherako neska-mutilak bakarka edo familian parte hartzen dutenak. Eta ume hauekin batera familian parte hartzen duten gurasoak.

Oraingo honetan, parke batean izanik, teknikoki erraza eta azkarra izango den proba bat aurreikusten da. Ohiko moduan 3 ibilbide izango dira (gorria, laranja eta horia) eta aukera paregabea izango da proba familian edo ume txikiekin ere egiteko. Litekeena da ibilbide gorrian zailtasun gehigarriak egotea proba egiterako orduan.

Bestalde, proba parke batean izanik, ezinbestean parkeko landaredi eta animalia errespetatu beharko dira momento oro. Zapatilla arruntekin egin beharko da proba (ez dira eltzedun zapatillak baimenduko) eta inongo momentuan ezingo da zuhaixka eta landaredi multzorik zeharkatu.

Ibilbideak
Ibilbide ezberdinen ezaugarriak laister argitaratuko dira, ohiko 3 ibilbideak izango direlarik. (Gorria, laranja eta horia)

-Ibilbide gorria. (5 Km inguru) orientazio kirola ezagutzen dutenei zuzenduta dago.

-Ibilbide laranja. (4 Km inguru) orientazio kirolean hasten ari direnenei zuzenduta dago.

-Ibilbide horia. (3 Km inguru) Familia eta gaztetxoei zuzendutako ibilbidea da.

Mapa 
Mapa Raul Santisteban eta Mireia Gorrotxategik egin zuten 2011. Urtean. Azken berrikuntzak Kimetz Galarragak egin ditu 2017. Urtean. Mapak 1:2.000 eskala du.

Ohar garrantzitsuak

Orientazio proba hiri parke batean izango da, eta beraz antolaketatik parkeko elementu oro errespetatzea eskatzen da. Zehazki.

*Parkea oso eremu garbia da eta lasterka egiteko zapatila arruntak soilik onartuko dira, inolaz ere ez iltzedun zapatilarik.

*Teknikoki errraza den trazatua izango da, eta ibilbide egokiena batipat parkeko bide sareetan barrena egin ahal izango da. Egindako euriarengatik belardiak ur asko dute, eta ahal dela hauek errespetatzea eskatzen da, parkeko belardiak errespetatuz.

*Parkean badira zenbait zuhaixka gune, eta ezingo da inolaz ere horiek zeharkatu.

*Gogoratu nahi dizuegu, parke-lorategi bat dela eta beraz txakurrak debekatuak daudela parke an sartzea(askaturik gutxiago). Beraz ohitura duzuenok txakurra ekartzen, oraingo honetan ezetz eskatzen dizuegu.

*Proba aurretik debekatuta dago parkean sartzea, eta beraz parkera sarbide nagusitik sartu beharko da. Beraz ibilgailuak Egia-Atotxa inguruan aparkatu beharko dira. (Ezingo da parkea zeharkatuz etorri). Gogoratzen da, bizikletaz zein garraio publikoz iristeko oso egokia dela). Doako parking handirik ez dago ingurutik, baina atotxan bertan baduzue parking bat eta bestela Matigoxotegi futbol zelaiaren ondoan: