2021eko Azaroak 21a, igandea
ZARAUTZ
AZKEN OHARRAK
- N-634a edo Zarautz herria ekialdetik mendebaldera zeharkatzen duen errepide Nagusia pasatzea guztiz debekatua egongo da, eta hala azalduko da mapan ere, magentaz margotuta egongo baita. Errepidea zeharkatzeko, azpitik doazen pasabideak bakarrik erabili beharko dira. 3 pasabide daude herrian zehar eta horiek dira erabili beharrekoak. Lasterkariren batek goitik zeharkatuko balu sailkapenetik kanpo geratuko litzateke.
- Balizak ez dira ezkutatuta egongo, baina kontrolen deskripzio txartelak ondo irakurtzea komeniko da.
- OPEN HORIAn, ohiko deskripzio txartela egongo da, marrazkiekin; ez da testurik egongo. Lasterketa urbanoa izanda, ez da uste zailtasunik egongo denik ulertzeko.
- OPEN HORIAk Zarauzko erdigunean izango du ibilbidea, eta bi norantzako errepideren bat pasatzeko aukerarik ia ez dago, errepide Nagusia kenduta. Hori pasatzeko, lehen aipatutako lurrazpiko pasabidetik igaro beharko da, eta bidea errazteko baliza bat egongo da bertan.
- Nahiz eta mapan magenta kolorean ageri ez, merkatu plazatik pasatzea debekatua egongo da. Asteburuan zehar, Zarautzen, “ Haurren eta nerabeen eskubideen nazioarteko eguna” ospatuko da. Hori dela eta, buruhaundien eta erraldoien kalejira hasiko da eguerdiko 12tan eta merkatu plazatik aterako da. Lasterkari batzuk zailtasun gehiago ez izatearren, guztientzat debekatuko da bertatik igarotzea, eta horretarako, laguntzaile bana egongo da ate bakoitzean.
- Momentu batzutan lasterkariren bat erraldoien kalejirarekin topa daiteke, beraz, abiadura gutxitzea eskatzen da eta kontuz ibiltzea.
- Gogoan izan kaleak ez direla itxita egoten orientazio lasterketa urbanoan, eta trafikoa nahiz jendea egon daitekeela, beraz adi egon eta errespetuz jokatu.
- Probara garaiz joatea gomendatzen da, batez ere harrera-gunetik pasa eta Sportidenta alokatu behar dutenak irteera-puntuan ordurako egon daitezen.
- COVID-ari dagokionez, FEDOren protokoloa jarraituko da, eta irteera-puntuan eta helmuga-puntuan gel hidroalkolikoa egongo da partaideentzat. Maskarilla ezinbestekoa izango da irteeran nahiz helmugan, baldin eta 1.5 metroko distantziarik ez badago pertsonen artean. Izena-ematean irteera-ordua hartuko da eta minuturo gehienez 3 partaide ateratzeko programatuko da; horrela pilaketak ekidingo dira. Era berean, behin proba bukatzean helmuga puntutik aldentzea eskatuko da.
Zarauzko herrian burutuko dugun orientazio proba ez dago inongo ligaren barruan sartua, baina aukera paregabea izango da kirola hau ezagutzeko eta aldiberean norberaren maila tekniko-fisikora egokituriko kirol ekintza bat burutzeko.
Mapa, 2020an Jacinto García Crespo eta Chema Mediavilla Ruiz-ek eginikoa da. Proba, 1:5000 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan (A3 tamainuan), eta horia berriz 1:5000 eskalan baina A4 tamainuan. Ibilbidearen trazatzaileak Emilio Olaskoaga eta Aran Lertxundi izango dira.
Izen emate epea azaroaren 18ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko. Gehienez 350 partaide guztira.
Probaren harrera gunea, Lege Zaharren Enparantzan (Udaletxe aurrean) izango da, probako helmuga kokatua dagoen lekuan.
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea

