AURKEZPENA

Gipuzkoako IV. Rogainea Lizarrusti eta Albi artean antolatuko da eta Iberogaine Ligako 4. proba izango da.

Rogainea bisitatu beharreko kontrolen inguruko estrategia aukeraketan, talde lanean eta distantzia luzeko nabigazioan oinarritutako orientazioko espezialitatea da. Denbora muga du eta parte-hartzaileek 2 eta 5 pertsona arteko taldeetan lehiatzen dute.
Ibilbidea librea da eta kontrol bakoitzak lasterketaren hasieratik ezagutzen den puntuazioa du, abiapuntuan banatzen den mapan adierazten denez. Honela, taldekideen teknika eta ahalmen fisikoetara egokitutako estrategia landu beharko du taldeak.
Talde bakoitzaren helburua, denbora zehatz batean, ahal duten puntu gehien lortzea da. Ezarritako denbora muga gainditzeak puntuen galera ekarriko du zigor gisa. Kontrolak orientazioko baliza batekin markatzen dira lurrean eta baliza hori, 30×30 zmko  telazko prisma da, laranja eta txuri kolorekoa.

 Gipuzkoako IV. Rogainea Aralargo parke naturalean ospatuko da, Gipuzkoa eta Nafarroa artean. Larre eta basoz osaturiko orientazioaceremu paregabean!!.