AURKEZPENA
Gipuzkoako V. Rogainea Pagoetan egingo da, Aia eta Zarauzko udalerrietan. Zilarrezko IbeRogaine Ligako 2. proba eta Estatuko Rogaine Txapelketa izango da .

Rogainea, laburpen gisa, 2 eta 5 lagun arteko taldeek denbora-epe jakin batean, mapa batean adierazitako leku batzuetatik igarotzeko estrategia bat zehaztu behar dute; kasu honetan, parte hartzaile herrikoiek 3 orduko epe muga izango dute horretarako eta 8 orduko epe muga izango dute aldiz, jada rogaina ezagutzen dutenek.

Adierazitako leku bakoitzean baliza bat egongo da eta bertara iristean, partaide bakoitzak baliza klikatu beharko du. Puntuazioa, bertan zein mapan agertzen den kode-zenbakiaren hamarrenak zehazten du.Adibidez; 35. baliza, 3 puntu; 89. baliza, 8 puntu, etab. Ezarritako denboran puntu gehien lortzen dituenak irabazten du.

Antolakuntzak GPS gailu batzuk emango dizkie talde guztiei, tracken jarraipena on line zein denbora errealean egiteko. Gailu elektronikoak (telefono mugikorrak), GPSrik edo interfazerik gabeko erlojuak izan ezik, erakundeak hornitutako sistema baten bidez zigilatuko dira.

Segurtasun arrazoiak tarteko, partaideek telefono mugikorrak eraman beharko dituzte , baina behar bezala zigilatuta.

Gipuzkoako V. Rogainea Pagoetako Parke Naturalean ospatuko da.