AURKEZPENA

Gipuzkoako III. Rogainea Gipuzkoan egingo da, Zegamako udalerrian, Gipuzkoan. Iberogaine Ligako 4. proba izango da.

Rogainea bisitatu beharreko kontrolen inguruko estrategia aukeraketan, talde lanean eta distantzia luzeko nabigazioan oinarritutako orientazioko espezialitatea da. Denbora muga du eta parte-hartzaileek 2 eta 5 pertsona arteko taldeetan lehiatzen dute.
Ibilbidea librea da eta kontrol bakoitzak lasterketaren hasieratik ezagutzen den puntuazioa du, abiapuntuan banatzen den mapan adierazten denez. Honela, taldekideen teknika eta ahalmen fisikoetara egokitutako estrategia landu beharko du taldeak.
Talde bakoitzaren helburua, denbora zehatz batean, ahal duten puntu gehien lortzea da. Ezarritako denbora muga gainditzeak puntuen galera ekarriko du zigor gisa. Kontrolak orientazioko baliza batekin markatzen dira lurrean eta baliza hori, 30×30 zmko  telazko prisma da, laranja eta txuri kolorekoa.

 Proba, Aizkorriko Parke Naturalean eta Zegamako udalerrian burutuko da, Goierriko eskualdean, Gipuzkoan. Ingurune ia osoa landaretza anitza duen basoa da, batez ere, pagadiz osatutako basoa.

2018 ko ZEGAMA-AIZKORRI MENDI MARARATOIKO DORTSAL BAT ZOZKETATUKO DA
Zegamako rogainea, Zegama-Aizkorri-ko mendi maratoiaren eremuan ospatuko da. Zegamako Udalari esker, GOT-ek gustora aski jakinarazten dizue, Rogaineko parte hartzaileen artean (6 orduko parte hartzaileen artean soilik) 2018-ko Zegama-Aizkorri mendi maratoirako dortsal bat zozketatuko dela. Kilian Jornet gai izango al zen Zegamako baliza guztiak topatzeko, bai? ez? Rogainean nor izango da Kilian Jornet? Izen emateko lehen epea ekainak 18an amaitzen da