Ibaeta – Martxoak 18 – GOL 2023

Gipuzkoako orientazio herrikoiko VII.GOL Ligako 2.proba martxoaren 18an, larunbatean, egingo da Donostiako UPV/EHUren Gipuzkoako kanpusean.
PROGRAMA
Martxoak 18, larunbata
- 14:30 h: Harreraren irekiera Barriola eraikinean, Gipuzkoako Kanpusean
- 15:00 h: Lehen irteerak.
- 15:15 h: Orientazioko oinarrizko ikastaroa harrera gunean (15 min).
- 17:00 h: Azken irteerak.
- 18:30 h: Helmugaren itxiera eta Sari Banaketa UPV/EHU Unibertsitate Orientazioko Txapelketako irabazleentzat (18:15-18:30).
INFORMAZIOA
Gipuzkoako orientazio herrikoiko VII.GOL Ligako 2.proba martxoaren 18an, larunbatean, egingo da Donostiako UPV/EHUren Gipuzkoako kanpusean. Sailkapen berezia egongo da UPV/EHUko unibertsitarioentzat, UPV/EHUko Unibertsitate Orientazio Txapelketa ere egingo baita.Harrera, irteera eta helmuga Barriola eraikinean egongo dira.
LASTERKETA MOTA
Hiri-orientazioko proba bat da eta beraz, oso lasterketa azkarra da, non erabakiak azkar eta fisikoki zorrotzak izan behar diren, aukeratutako kategoriaren arabera. Garrantzitsua da oinarriaren kodea irakurtzea baliza zuzena ziurtatzeko, baliza bat baino gehiago egon daitekeelako gertu. Proba hiri-ingurunean egingo da eta trafikoa irekita egongo da. Beraz, une oro errespetatu beharko dira zirkulazio-arauak. Halaber, kontu handiz ibili behar da bide publikoko gainerako oinezkoekin. Inguratzen gaituen ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Erabat debekatuta dago 709 sinboloarekin mapan marraztuta egongo den eremuetan errepidea zeharkatzea. Jarraian, gaindiezinezko eremuaren adibide bat. Eremu hauetan ondo adierazita egongo dira nondik pasa behar duten partehartzaileek.
IRTEERAK ETA HELMUGA
Irteerak modu mailakatuan ematen dira minutuero edo bi minutuero, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko. Lehenengo irteerak 15:00etan egingo dira eta azkenak 17:00etan (gutxienez 2 minutuko tartea egongo da korrikalarien artean).
Helmuga 18:30ean itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, ibilbidea amaitu ez bada ere. 18:15-18:30 bitartean UPV/EHUko Unibertsitate Txapelketako lehen 3 irabazleei (emakumezkoen taldetik eta gizonezkoen taldetik) sariak banatuko zaizkie.
Ez da beharrezkoa 15:00etan bertan egotea irteteko; besterik gabe, irteera hartu nahi den ordua baino pixka bat lehenago joan izena emateko gunera. Lehen orduan irten nahi izanez gero edo lasaiago ibili nahi duzun kontuan harturik lehenago edo beranduago azaldu daiteke. Informazio-gunean pintza elektronikoak alokatzen dira proba egiteko.
UPV/EHU Unibertsitate Txapelketan izena emanda dauden guztiek unibertsitate-txartela erakutsi beharko dute.
Lasterketa amaitzean, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-gunean. Pintza deskargatzean, tiketa emango da eta bertan ibilbidea egiteko erabilitako denborak agertuko dira (denbora partzialak eta guztizkoak).
Parte-hartzaile guztiek nahitaez igaro behar dute helmugatik, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek jakin dezaten ibilbidetik itzuli direla.
IBILBIDEAK
Ibilbideak formatu linealean egingo dira, hau da, kontrolak bilatzeko ordena bat dago ezarrita. Beraz, balizak denbora laburrenean aurkitzen dituena lasterketa irabazten duena da.
Guztira hiru IBILBIDE egongo dira aukeratzeko;
- GORRIA 4,1 km eta 24 baliza
- LARANJA 3,3 km eta 22 baliza
- HORIA 2,1 km eta 18 baliza
Parte hartzeko kategoriak honako hauek dira:
- Gorri gizonezko eta gorri emakumezko (2 sailkapen)
- Gorri taldean (ez da ligarako sailkatzen) (sailkapen 1)
- Gorri gizonezko eta gorri emakumezko (UPV/EHU matrikulatua) (2 sailkapen)
- Laranja gizonezko eta emakumezko (2 sailkapen)
- Laranja taldean (ez da ligarako sailkatzen) (sailkapen 1)
- Hori gizonezko eta emakumezko (2 sailkapen)
ZERBITZUAK
Gune bat prestatuko da motxilak utzi ahal izateko hala nahi duten parte-hartzaileentzat. Ez da dutxa zerbitzurik egongo.
MAPA
Mapa hiru pertsonek egin dute; Chema Mediaivillak (Campuseko mapa, 2022), Alberto Tapizek (Santo Tomas Lizeoko mapa, 2019) eta Ibon Goikoetxeak (2023an bi mapak batzean falta zena irudikatzea) IOF araudiari jarraituz. Proba 1:4.000 eskalako mapa batean egingo da, distantzikidetasuna: 2.5m eta Aitana Lertxundi izan da proba honen trazatzailea.
IZEN-EMATEAK
Izena emateko epea martxoaren 16an, osteguna, itxiko da, 22:00etan. Antolatzaileek inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango dute, baldin eta aurreikusitakoa baino inskripzio gehiago badaude; beraz, azken unera ez itxaron.
Inskripzio-oharrak:
PARTE HARTZEN DUTEN GUZTIEK EGON BEHAR DUTE IZENA EMANDA PROBAN, BAITA LAGUNTZAILEAK BAINO EZ BADIRA ERE. Ezin izango da izena eman probaren egunean bertan. Erakundeak ez du bermatzen aldez aurretik izena eman ez duten pertsonek parte hartzeko aukera izango dutenik.
KONTAKTOA
Edozein zalantza edukiz gero, gurekin kontaktuan jarri hurrengo e-posta helbidean: