
Zabalaitz) itxita geratzen dela buletin hau argitaratzen den unetik bertatik, eta, horregatik, debekatuta dagoela sartzea proba egiten den egunera arte.
Arau hori ez betetzea deskalifikatzeko arrazoia izango da.
Aparkalekutik lehiaketa-zentrorako distantzia (larunbata eta igandea): 50 – 300 metro.

Korrikalariek adinaren arabera dagokien kategorian edo goragoko kategoria batean parte har dezakete, inoiz ez maila txikiagoan, betiere adinaren baldintzak betetzen badituzte.
Adibidez, M-16 batek M-20n parte hartu ahal izango du, baina ez M-14 edo M-35etan.
Halaber, emakumeek gizonen kategorietan parte hartu ahal izango dute, betiere adinaren arabera dagokienean.
Adibidez, F-16 batek M-16an parte hartu ahal izango du, baina ez M-14an.
SPORTident kronometraje-sistema erabiliko da.
Emaitzak zuzenean argitaratuko dira www.gotorientazioa.org webgunearen bidez eta www.liveresultat.orientering.se plataforman eta APP- Liversultat Orientering aplikazioan.
Lehiaketa-eremuan, COVID protokoloaren arabera ez dira argitaratuko behin-behinekoemaitzak.