INFORMAZIOA AMETZAGAINA
IV GOL Ligako Gipuzkoako 3. herri orientazio proba Donostian egingo da, Ametzagainako parke, baso eta eroritako horma eremuetan barrena. Harrera Ametzagaina parkearen EKIALDEko sarreran egongo da (Garbera merkatal eremuaren ondoan).- Parte hartzea kontutan izanda, antolaketak lehen irteerak 9.00 tik emango ditu. Gogoratu irteera 9.00 tik 12.00 bitartean izan daitekeela beraz. Itxarote denbora haundiena ibilbide hori/familiarrean aurreikusten da.
- 10.00 tan hasi berrientzako oinarrizko ikastaro bat emango dugu.
- Harrera errazteko, iladan baieztatu zuen izena edo taldearena eta prest izan NAN bat parte hartzeko beharrezkoa den pintza hartzeko.
- Proba osatu ez bada, derrigorrezkoa da, helmugan iritsi zarela jakinaraztea, antolaketa lanak errazteko.
- Amaitzean, derrigorrezkoa da, alokatutako pintza berriz itzultzea.
• EskolaKirola 2018-2019ko 1. Orientazio eskolarteko proba:
Eskola-proba denez, 16 urtez beherakoek bi eratan parte har dezakete kategoria honetan: banaka (prezio bakarra 3€) edo taldean (prezio bakarra 5€ talde osoarena).
Gure gomendioa da banakako proban parte hartzea era honetako orientazio lasterketetan laguntzarik gabe eta modu autonomoan ibiltzeko gai direnek. Ikasle gehienentzat aukerarik onena talde gisa parte hartzea da (ikasle eta persona helduz osatutako taldeetan).
(10 urtetik beherakoren batek banaka parte hartu nahi balu, heldu baten aguntza beharko luke).
** KAMISETA BAT EGONGO DA IKASLE BAKOITZARENTZAT **
- EHU/UPVren Unibertsitate txapelketa (Espainako Unibertsitate mailako txapelketarako sailkapena).
Parte hartzaile unibertsitario gisa lehiatuko direnek “Banakako Gorria” kategorian eman behar dute izena , eta inpimakian unibertsitario direla jarri behar dute dagokion lekuan.
UNIBERTSITARIOAK: inskripzioaren tasa eta probara joateko garraioaren kostea (autobusa, taxi, …) EHUak ordainduko ditu. Gorde tiketak eta eraman EHUren Kirol bulegora.
EHUko ikasleak dohako inskripzioa dute (zerbait ordaindu dutenak in situ itzuliko zaizkio)
Oharrak:
PARTE HARTZAILE GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile moduan joan soilik.
Antolaketak ez du bermatzen izen eman gabekoentzat parte hartzeko eskubiderik.
Gorria———— 4,88 Kms 17 baliza 136 m. desnibel
Laranja——— 3,86 Kms 13 baliza 62 m. desnibel
Horia————- 2,37 Kms 8 baliza 42 m. desnibel
Ondoko kategorietan izena eman liteke:–Banakakoa: Gorria (unibertsitario Bai/Ez), Laranja edo Horia
–Taldeka: Horia, Laranja edo Gorria
–Eskolartekoa: banaka edo taldean (Horia)