INFORMAZIOA AZPEITIA 2022

INFORMAZIOA AZPEITIA

Gipuzkoako 2021-2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 3. proba  martxoaren 20an, igandea, ospatuko da Azpeitian. Harrera, irteera eta helmuga Loiola eta Loiola-Bide auzoen inguruan egongo dira

 

INGURUAREKIKO ERRESPETUA

Proba hiri-ingurune batean egingo da eta trafikoa irekita egongo da. Beraz, uneoro errespetatu beharko dira dauden zirkulazio-arauak.
Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.

 

IZEN EMATEA

IZEN EMATEA

 
Izena emateko epea martxoaren 17an, osteguna, itxiko da, 22: 00etan. Antolatzaileek inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango dute, aurreikusitakoak bainomizen emate kopuru handiagoa egotekotan. Beraz ez utzi izen ematea azken unerako.

Inskripzio oharrak :
Parte-hartzaile guztiek proban izena emanda egon behar dute, baita laguntzaile gisa bakarrik doazenek ere. Probaren egunean bertan ezin izango da inskripziorik egin.
Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik, lehendik izena eman ez dutenei.

 

IRTEERA eta HELMUGA

Irteerak modu mailakatuan ematen dira minutu edo bi minuturo, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko. Lehenengo irteerak 10: 00etan izango dira eta azkenak 12: 00etan. Helmuga 14: 00etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, nahiz eta ibilbidea bete ez.

Irteteko, ez da beharrezkoa 10: 00etan bertan egotea, izena emateko gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan besterik ez duzu egin behar, lehen orduan irten edo lasaiago ibili nahi duzun arabera.

Lasterketa amaitzen denean, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-gunean. Pintza deskargatzean, tiketa bat emango da, eta bertan ibilbidea egiteko erabilitako denborak agertuko dira (denbora partzialak eta osoak).

Derrigorrezkoa da helmugatik igarotzea parte-hartzaile guztientzat, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek jakin dezaten ibilbidetik itzuli direla.

 

ZERBITZUAK
Ikasberri ikastolako patio estalian gune bat jarriko da motxilak utzi ahal izateko, nahi duten partaideentzat.

 

IBILBIDEAK
Ibilbideari dagokionez, nabarmentzekoa da guztiz debekatuta dagoela parte-hartzaileek igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiltzea, trazadurak eta proba bera ez indargabetzeko

Gorria———— 5,6 Km    27 baliza

Laranja———- 4,6 Km   23 baliza

Horia————– 2,7 Km   20 baliza

Partaidetza-kategoriak honako hauek dira:
-Gizonezkoen gorria.
-Emakumezkoen gorria.
-Gorria taldean (ez du ligan sailkatzen)
-Gizonezkoen laranja.
-Emakumezkoen laranja.
-Laranja taldean (ez du ligan sailkatzen)

-Gizonezkoen horia.
-Emakumezkoen hori.
-Familiako horia.

KONTUZ!!

Ibilbide guztiek ekialdetik mendebalderako mapa zeharkatzen duen errepide nagusia (GI-2634) zeharkatu behar dute. Erabat debekatuta dago errepide hori zeharkatzea (mapan marraztuta agertuko da, 709 sinboloarekin), horretarako ezarritako azpiko pasaguneetatik izan ezik (mapan markatuta azalduko dira 708 sinboloarekin).

 

MAPA
Mapa Ricardo García Dengrak egin du 2021eko azaroan, IOF araudiari jarraituz. Proba 1: 4.000 eskalan egingo da eta Oskar Gisasola izango da trazatzailea.

Ibilbide laranja eta gorriak mapa-aldaketa bat izango dute, eta ibilbidearen zati bakoitza folioaren alde bakoitzean inprimatuko da. Ibilbidearen bigarren zatian, triangelu bat agertuko da mapa aldatzen den kontrolean; adibidez, mapa-aldaketa 11. kontrolean gertatzen bada, lehen aldeko ibilbidea 11. kontrolean amaituko da, eta bigarren zatian, kontrol hori bera irteera-triangelu gisa markatuko da, hurrengo kontrolari lotuta (12).