INFORMAZIOA ERLAITZ

2017-2018ko III. GOL ligako 2. proba izango da oraingoa. Bertan Aiako Harrietako Irungo Erlaitz inguruko mapa erabiliko da.

Probaren harrera, GI-3454 errepideko 11. P.K.an izango da, atsedenlekuan. Mapa Roberto Pascual “Paskik” egindakoa eta Alberto Tapiz-ek eguneratutakoa da eta 1:10.000 eskala izango du. (Ibilbideren batean eskala aldatuko da agian)

Oraingo honetan mendiko orientazio proba bat izango da, eta aldapak ere esanguratsuak dira. Ohiko moduan, 3 ibilbide izango dira (Gorria, naranja eta horia), norberak bere gaitasunen araberako ibilbidea hautatzea eskatzen da. (Ibilbide bakoitzaren informazioa laister argitaratuko da.)

Bestalde, proba Aiako Harrietako Parke Naturalean izango da, eta honenbestez inguruarekiko errespetua eskatzen da, orientazio kirola egiteko berezko ardura moduan.

Ibilbideak
Ibilbide ezberdinen ezaugarriak laister argitaratuko dira, ohiko 3 ibilbideak izango direlarik. (Gorria, laranja eta horia)
Gorria—— 5,39 Km (Aurreratua) 20 baliza
Laranja3,45 Km (Heldu hasi berriak) 14 baliza
Horia——2,29 Km (Familia eta umeak) 11 baliza

Mapa 
Mapa “Paskik” egina eta 2017ko abenduan partzialki Alberto Tapizek errepasatutakoa da. Eremu batzuk guztiz berritu baldin badira ere, beste zenbait ez dira errepasatu eta beraz egoera hau kontutan hartzea eskatzen zaie parte hartzaileei. Dena den, balizen bilaketarako beharrezkoak diren elementu nagusiak mapan egongo dira noski!