INFORMAZIOA ERRENTERIA (gauez)
Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoia Errenteriako herrian abiatuko da, gaueko orientazio proba batekin.
Mapa, 2018ko azaroan Paskik egindakoa izango da. Proba, 1:5000 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan, eta horia berriz 1:3000 eskalan. Ibilbidearen trazatzaileak Jon eta Kimetz Galarraga izango dira.
Proba, hiri eremuan ospatuko da eta gauez. Momentu oro zirkulazio arauak errespetatzea ezinbestekoa izango da, parte hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango gainontzeko oinezko zein ibilgailuekiko, eta gogoratu, ingurua errespetatzea orientazio kiroleko lehentasuna dela.
Ezinbestekoa izango da proban parte hartu ahal izateko, argia eramatea.
Oharrak:
Parte hartzaile GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile moduan joan soilik. Antolaketak ez du bermatzen izen eman gabekoentzat parte hartzeko eskubiderik.
Gorria———— 5,7 Kms 23 baliza
Laranja———- 4 Kms 20 baliza
Horia————- 2,4 Kms Balizak zehazteke.
Hurrengo sailkapenak egingo dira.-Gorria gizonezkoa.
-Gorria emakumezkoa.
-Gorria taldeka. (ez du ligan sailkatzen)
-Laranja gizonezkoa.
-Laranja emakumezkoa.
-Laranja taldeka. (ez du ligan sailkatzen)
-Horia gizonezkoa.
-Horia emakumezkok.
-Horia Familiak.