INFORMAZIOA JAIZKIBEL
Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 2. proba Jaizkibelko maldetan burutuko da, zeazki Guadalupeko eremuan.
Alberto Tapiz 2018. urteko otsaila eta martxoan egindako mapa berrian.
Probaren harrera gunea, Guadalupe Santutegian izango da, parkinga eta probako helmuga kokatua dauden lekuan. Guadalupera iristeko Hondarribia eta Lezo lotzen dituen GI-3440 errepidea jarraitu behar da. Kalkulatu 15’ bat minutu behar direla Hondarribitik iristeko
Proba behiak eta zaldiak dauden gune natural batean ospatuko da. Beraz animaliekiko bai eta inguruarekiko errespetuz jokatzea eskatzen da. Txakurrak eramaten duzuenok, mesedez lotuta eraman. Eta aurkitu ditzakezunen hesi edo langak itxita utzi.
Proba, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den gune batean izango da, eta beraz ingurunearekiko errespetua eskatzen da.
Oharrak:
Parte hartzaile GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile moduan joan soilik. Antolaketak ez du bermatzen izen eman gabekoentzat parte hartzeko eskubiderik.
Gorria———— 4,15 Km (Aurreratua) 15 baliza 290 m. desnibel
Laranja———- 3,4 Km (Heldu hasi berriak) 13 baliza 200 m. desnibel
Horia————- 2,36 Km (Familia eta umeak) 14 baliza 170 m. desnibel
Betiko 3 ibilbide egingo dira eta partaide bakoitzak erabaki beharko du bere gaitasunetara hobeto egokitzen den ibilbidea:
- Ibilbide Gorria: Kirola ezagutzen duten partaideentzat.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbideak ez ditu elementu linealak jarraitzen.
- Zenbait momentuetan mapan kokatu eta birkokatzeko zailtasunak egon daitezke.
- Maparen irakurketa zehatza beharrezkoa izan daiteke.
- Ibilbide ezberdinak aukeratu daitezke.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide Laranja: Kirol honetan duela gutxi hasi direnentzako.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbidean zehar lagungarriak izan daitezkeen elementu lineal (bideak, hesiak, eta abar) dexente aurkituko ditugu.
- Mapan kokatu eta birkokatzeko erreferentzia garbiak aurkitu daitezke.
- Atake puntu errazak.
- Balizak erraz topatu daitezkeen elementuetan daude.
- Ibilbide ezberdinen aukeraketa txikia da.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide horia: Familia, gazte edo orientazio frogarik egin ez dutenentzat.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide gehiena bideetatik doa.
- Balizak bidetik gertu daude.
- Ez dago ibilbide ezberdinen aukeraketarik.
- Ezaugarri teknikoak:
Ohar garrantzitsuak
- Txakurrekin parte hartu nahi dutenei gogoratu mendian lotuta eraman beharko direla momentu oro, inguruan ganadua ibiltzen da eta. Norberaren ardura izango da txakurra lotuta eramatea eta baldintza hau bete ezean parte hartzailearen denbora ez da aintzat hartuko. Norbaitek txakurrarekin parte hartu nahi badu jar dadila harremanetan antolaketarekin info@gotorientazioa.org
- Baliteke orientazio eremuan ganadua ibiltzea, horrela balitz, erespetuz eta zentzuz jokatzea eskatzen da.
- Antolaketa errazte aldera, eta ingurumenaren mesedetan, eskertuko genuke kotxeak ahalik eta gehien partekatuko balira.
- Mapa eta eremuari dagokionez. Ibilbide gorrian eta laranjan polainak eramatea gomendatzen da. Eta mapari dagokionez, esan behar da mendian ganaduak egindako hainbat bide daudela, eta guztiak ez direla irudikatu nabarmenenak soilik.
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea