INFORMAZIOA MIRAMON
2017-2018ko III. GOL ligako 6. proba Miramongo mapan zehar egingo da.Mapa, etxeko kartografoa den Alberto Tapizek eguneratu eta handitu du 2018ko martxo eta apirilean zehar.
Pasabide, bide, landare-garbiketa eta animalien birpopulazioa dela eta egin diren aldaketen ondorioz, egin behar izan da eguneraketa hau.
INGURUAREKIKO ERRESPETUA
Ezinbestekoa da ingurumenarekiko errespetua, baldin eta gugandik hurbil naturaz gozatu nahi badugu.
IZEN EMATEA
SERBITZUAK
Teknologi parkean ez dago komun publikorik. Komunak, Zientzi Museoan eta bertako “Eureka” Taberna-Jatetxean aurki daitezke.
Egurrezko mahai eta aulkiak dituzten kanpaleku eremuak daude.
Mapan markatuta egongo diren iturriak daude parkean zehar.
IBILBIDEAK
Gorria———— 5,19 Kms 21 baliza 188 m. desnibel
Laranja——— 4,02 Kms 15 baliza 98 m. desnibel
Horia————- 2,68 Kms 11 baliza 96 m. desnibel
Ibilgailuen zirkulazioa ez da itxiko eta ibilbideak teknologi parkeko errepideak zeharkatu ditzake une batzuetan.
Proba bera seinaleztatua egongo den arren, errepideak zeharkatzeko garaian kontu handiz ibiltzea eskatzen da. Zirkulazio-arauak errespetatzea beharrezkoa izango da.
Betiko ibilbide egingo dira eta partaide bakoitzak erabaki beharko du bere gaitasunetara hobeto egokitzen den ibilbidea:
- Ibilbide Gorria: Kirola ezagutzen duten partaideentzat.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbideak ez ditu elementu linealak jarraitzen.
- Zenbait momentuetan mapan kokatu eta birkokatzeko zailtasunak egon daitezke.
- Maparen irakurketa zehatza beharrezkoa izan daiteke.
- Ibilbide ezberdinak aukeratu daitezke.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide Laranja: Kirol honetan duela gutxi hasi direnentzako.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbidean zehar lagungarriak izan daitezkeen elementu lineal (bideak, hesiak, eta abar) dexente aurkituko ditugu.
- Mapan kokatu eta birkokatzeko erreferentzia garbiak aurkitu daitezke.
- Atake puntu errazak.
- Balizak erraz topatu daitezkeen elementuetan daude.
- Ibilbide ezberdinen aukeraketa txikia da.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide horia: Familia, gazte edo orientazio frogarik egin ez dutenentzat.
- Ezaugarri teknikoak:
- Ibilbide gehiena bideetatik doa.
- Balizak bidetik gertu daude.
- Ez dago ibilbide ezberdinen aukeraketarik.
- Ezaugarri teknikoak:
MAPA
Pasabide, bide, landare-garbiketa eta animalien birpopulazioa dela eta egin diren aldaketen ondorioz, egin behar izan da eguneraketa hau.
GOT – Gipuzkoako Orientazio Taldea Gipuzkoako Orientazio Taldea webgunea