INFORMAZIOA MIRAMON

Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 3.  herri orientazio proba Donostian egingo da. Miramongo parke, baso eta eroritako horma eremuetan barrena. Harrera Miramon parkearen erdian egongo da (BIZI jatetxearen ondoan).

  • 10.00 tan hasi berrientzako oinarrizko ikastaro bat emango dugu (15 min.).
EKINTZA BEREZIAK


Eskolarteko Orientazio IV Lehiaketa ’20:
Eskola-proba denez, 16 urte beherakoek bi eratan parte har dezakete kategoria honetan: BANAKA (prezio bakarra 3 €) edo TALDEAN (prezio bakarra 5 € talde osoarena). 

Gure gomendioa da banakako proban parte hartzea era honetako orientazio lasterketetan laguntzarik gabe eta modu autonomoan ibiltzeko gai direnek. Ikasle gehienentzat aukerarik onena talde gisa parte hartzea da (ikasle eta persona helduz osatutako taldeetan).
(10 urtetik beherakoren batek banaka parte hartu nahi balu, heldu baten aguntza beharko luke).

 

 
INGURUA

Proba Donostiako parke eta basorik handienetako batean egingo da. Denetik dago bertan: baso eremuak, lorategiak; teknologia konpainien eraikin modernoak eta aire librean jolasean aritzeko lekuak; errekasto eta urmaelak. Jarduera honetan oinarrizko betebeharra da gure ingurunea errespetatzea.

 

IZEN EMATEAK
Parte hartzaile kopurua 500 parte hartzailetara mugatuko da. (laguntzaileak barne).
Izen emate epea martxoaren 5ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Espero dena baino jende gehiagok izena emanez gero, antolatzeileek izen ematea lehenago bukatutzat emateko eskubidea izango dute.
Oharrak:
PARTE HARTZEILA GUZTIEK proban izena emanda egon behar dute, baita soilik laguntzaile gisa badoaz ere. Antolatzaileek ezin diete parte hartzeko aukera ziurtatu aurrez izena eman ez dutenei.

Prezioak:

    • Banakakoa: 5€ + 2€ (federatua ez dagoenak) + 2€ (SportIdent pintza ez daukanak).
    • Taldeka: 5€ + 2€ (federatua ez dagoenak) + 2€ (SportIdent pintza ez daukanak) + 2€ laguntzaile bakoitzeko + 2€ mapa gehigarri  bakoitzeko.
    • Eskolarteko banakakoa: 3€ 
    • Eskolartekoa taldeka: 5€ (zenbat mapa gehigarri nahi dituzten esan beharko dute) arduraz erabiltzea gomendatzen da (zenbait eskola-ume eta pertsona helduz osatutako taldea).

 

ZERBITZUAK
Harreran egongo da lekua parte hartzaileek, hala nahi dutenek, motxilak bertan utzi ahal izateko. Nahasteak ekidite aldera, motxila eta poltsei izena jartzea komeni da.

 

IBILBIDEAK 

Gorria———— 5,3 Km (Aurreratua)   22 baliza   211 m. desnibel

Laranja———- 3,6 Km (Heldu hasi berriak)  17 baliza   123 m. desnibel

Horia————- 2,2 Km (Familia eta umeak)  9 baliza  78 m. desnibel

Ondoko kategorietan izena eman liteke:
Banakakoa
Taldeka/familia
Eskolartekoa: banaka edo taldean (Horia edo Laranja)

 

MAPA
Miramongo mapa Tito García Crespo eta Chema Mediavilla 2018 abenduan berritu zuten.
Proba honen ibilbidea trazatu/marratu duena Marek Grzelczak da. Hiri orientaziorako mapa hau egokia da orientazio saioetan hasi berrientzat, bai kokaguneagatik, bai eta aukeran bide asko edukitzeagatik; baina profesionalentzat beharrezkoa den exijentzia maila ere badu.