INFORMAZIOA OTZAURTE
Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 4. herri orientazio proba Aizkorri-Aratz parke naturalean egingo da. Harrera Otzaurteko salmentako aparkalekuan egongo da.
– Protokoloaren esteka: https://gotorientazioa.org/wp-content/uploads/2020/09/PROTOCOLO-DE-PREVENCIÓN-DE-CONTAGIO-COVI_CAST-EUSK.pdf
-Protokoloa onartzea: izena emateko unean baiezkoa eman beharko du deporticket-en.
Inskripzioaren diru osoa itzuliko da proba baliogabetzen bada edo parte-hartzailea COVID-19a diagnostikatu bazaio (edo sintomak aitortuak izanez gero)
Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egingo da proba, eta babes natural bereziko eremutzat hartzen da (https://turismo.euskadi.eus/es/espacios-naturales/parque-natural-de-aizkorri-aratz/aa30-12375/es/). Kareharrizko lursaila eta pagadi amaigabeak ditu ezaugarri. Lehiaketa zonaldean, abereak egongo diren larreak ere aurkituko ditugu.
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!
Izena emateko epea irailaren 15ean, asteartean, itxiko da 22:00etan.
Antolakuntzak eskubidea du inskripzioa aldez aurretik ixteko, aurreikusitakoa baino gehiago inskribatuz gero, azken unera arte itxaron gabe.
Izena emateko OHARRAK:
Parte-hartzaile guztiek proban izena emanda egon behar dute. Laguntzaileek ere izena eman beharko dute. Lehiaketa-eremuan ez da onartuko probatik kanpoko inor. Aldez aurretik izena eman ez dutenek ez dute parte hartzeko aukerarik izango.
Prezioak:
-
- Banakakoa: 5€ + 2€ (federatuta ez badago) + 2€ (SportIdent pintzarik ez badu).
Ez da hornidurarik egongo
Gorria———— 5,6 Km (Aurreratua) 17 baliza 250 m. desnibela
Laranja———- 4,1 Km (Helduen hastapena) 15 baliza 210 m. desnibela
Mapak 1/7500 eskala dira eta proba honen trazatzaileak Oskar Gisasola eta Aitana Lertxundi izan dira.