INFORMAZIOA ULIA


GOL-eko 6. proba Donostiako Ulia mendian antolatuko da. Oraingo honetan ere, GOL-eko proba izateaz gain Gipuzkoako Mendi Federaziorekin elkarlanean Eskola Kiroleko proba ere izango da.
 
Proba honetan izen ematerako orduan 2 parte hartzaile mota ezberdinduko dira

  • Ohiko parte hartzaile mota.16 urtetik gorakoak diren eta familia moduan parte hartzen EZ duten parte hartzaileak.
  • Eskola kirolaren barruan 16 urtetik beherako neska-mutilak bakarka edo familian parte hartzen dutenak. Eta ume hauekin batera familian parte hartzen duten gurasoentzat.

Uliako proban ez da parte hartzaile mugarik izango, baina antolaketak izen emandakoen kopurua haundia dela ikusten badu, izen ematea ixteko aukera izango du. Izen ematea maiatzak 22 astelehena, goizeko 10.00 tan zabalduko da eta ekainak 1, osteguna gaueko 22.00 tan itxiko.
 
Uliako mendiko probaren harrera gunea eta aparkalekua San Luis La salle ikastetxean izango da. Eta bertara joateko ez da Ulia mendira igotzeko ohiko bidea erabiki behar, Bidebietako kiroldegitik barrena igotzen da San Luis ikastetxera. Ikusi iristeko bidea, probaren kokapenari buruzko atalean.
 
Mapa
Mapa ez da IOF arauak jarraituz osaturiko orientazio mapa bat izango. Mapa oso orokorra izango da eta elementu esanguratsuenak soilik marraztuko dira bertan. (Bideak, sestra kurbak, arroka nagusiak etab…). Mapan marrazturiko guztia mendian ikusiko da, baina alderantziz ez, alegia, mendian dagoen elementu oro ez da mapan jasoko. Eskala 1:7.500 izango da.

 
Ibilbideak
Gorria—— 5,8 Km (Aurreratua) 14 baliza
Laranja3,2 Km (Heldu hasi berriak) 12 baliza
Horia—— 2,8 Km (Familia eta umeak) 12 baliza

 
-Baliza GUZTIAK toki seguruetan kokatuta daude eta bide ohikoetatik hurbil, ez da inolako arriskurik hartu behar baliza bilatzeko. Mesedez begiratu ondo mapa.  
 
Gogoratzen da, orientazio kirolaren jardunak, naturarekiko errespetua suposatzen duela.