INFORMAZIOA URDABURU
2017-2018ko III. GOL ligako 4. proba izango da oraingoa. Bertan Urdaburu (Errenteria) inguruko mapa erabiliko da.
Probaren harrera, Idoian (Susperregi jatetxean) izango da. Mapa, Xus Loro, Rui Antunes eta José Barberak egina da eta 1:7500 eskala izango du. (Ibilbideren batean eskala aldatuko da agian)
Oraingo honetan mendiko orientazio proba bat izango da, eta aldapak ere esanguratsuak dira. Esan genezake, 2017-2018 GOL ligako probarik polita, tekniko eta gogorrena izango dela. Horretaz gain, kontutan hartu behar da, irteerak harreratik 1 Km-ko distantziara (Malbazargo lepoan) kokatuko direla, eta beraz ohiko erraztasunak ez direla izango oraingo honetan. (Parte hartu nahi duten familiek egoera hau kontutan hartzea eskatzen dugu)
Ohiko moduan, 3 ibilbide izango dira (Gorria, naranja eta horia), norberak bere gaitasunen araberako ibilbidea hautatzea eskatzen da.
Bestalde, proba Aiako Harrietako Parke Naturalean izango da, eta honenbestez inguruarekiko errespetua eskatzen da, orientazio kirola egiteko berezko ardura moduan.
Gorria——- 6,7 Km (Aurreratua) 23 baliza 460m. desnibel
Laranja—- 4,1 Km (Heldu hasi berriak) 14 baliza 300m. desnibel
Horia——- 2,6 Km (Familia eta umeak) 13 baliza 135m. desnibel
* Ibilbide Gorria egiteko norberak bere ura eramatea gomendatzen da
Mapa
Mapa Xus Loro, Rui Antunes eta José Barberák egina da 2015-2016 urtean. Eskala 1:7500