INFORMAZIOA URGULL

Urgulleko orientazio proba, eremu urbanoan ospatuko den orientazio proba izango da. 2016-2017ko GOL Liga herrikoiko 2. Proba izango da.
Irteera, Alderdi Eder-en izango da, Donostiako Udalaren aurrean, eta bertako Alde Zaharra eta Urgull mendian zehar ospatuko da proba.
Proba hau, toki paregabe eta jendetsu batean ospatuko da, data horietan Donostia bisitariez beteta izaten baita. Beraz, antolaketak argi utzi nahi du, probako parte hartzaileek ez dutela inolako lehentasunik gainontzeko oinezko, zein ibilgailuekin, eta beraz zirkulazio arauak bere osotasunean bete behar direla.
Orientazio proba hau teknikoki erraza izatea aurreikusten bada ere (eremu urbanoa delako gehienbat), beharrezkoa izango da mapa arretaz irakurtzea.
Bestalde, orientazio probak zer diren ezagutu nahi baduzu, oraingo honetan hastapen ikastaro labur bat eskeiniko da han bertan eta doahinik. Aukera paregabea izango da, kirol honetara lehen hurbilpena egiteko.

Ibilbideak
3 ibilbide izango dira eta gutxi gora beherako luzerak hurrengoak izango dira.
Gorria —— 6 Km (Aurreratua)
Laranja4 Km (Heldu hasi berriak)
Horia —— 3 Km (Familia eta umeak)

Mapa 
Mapa IOF arauak jarraituz egin zen 2007. Urtean eta 2016. Urtean eguneratu du Kimetz Galarragak.. Behin behineko eskala 1:3.000 izango da.