INFORMAZIOA Azpeitia-Xoxote
Gipuzkoako 2021-2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 5. proba ekainaren 5ean, igandea, ospatuko da Azpeitia-Xoxoten. Harrera gunea Azpeitiako Ikasberri ikastolako aparkalekuan izango da.
Handik bus txikien bitartez, Erlo-Xoxoteko magalera hurbilduko du, eta handik 20 minututara irteera gunea egongo da. (Xoxote-Erlo inguruko eremua ez da iristen erraza, eta tokiaren edertasunak iristeko eskatzen duen pazientzia ulertuko duzuelakoan gaude).
Orientazio proba Erlo-Xoxoteko eremuan ospatuko da, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den natur espazioan.
Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.
Inskripzio oharrak :
Parte-hartzaile guztiek proban izena emanda egon behar dute, baita laguntzaile gisa bakarrik doazenek ere. Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik, lehendik izena eman ez dutenei.
Irteerak modu mailakatuan ematen dira minutu edo bi minuturo, lasterketan pilaketak saihesteko eta parte-hartzaileen kontrol hobea ahalbidetzeko. Lehenengo irteerak 10: 00etan izango dira eta azkenak 12: 00etan. Helmuga 14: 00etan itxiko da eta ordu horretarako itzuli beharko da, nahiz eta ibilbidea bete ez.
Irteteko, ez da beharrezkoa 10: 00etan bertan egotea, izena emateko gunera irteera hartu nahi duzun ordua baino pixka bat lehenago joan besterik ez duzu egin behar, lehen orduan irten edo lasaiago ibili nahi duzun arabera.
Lasterketa amaitzen denean, nahitaez deskargatu behar da SPORTident pintza harrera-gunean. Pintza deskargatzean, tiketa bat emango da, eta bertan ibilbidea egiteko erabilitako denborak agertuko dira (denbora partzialak eta osoak).
Derrigorrezkoa da helmugatik igarotzea parte-hartzaile guztientzat, ibilbide osoa egin ez badute ere, antolatzaileek jakin dezaten ibilbidetik itzuli direla.
Hori bai, irteera gunean, motxilak uzteko gune bat egokituko da. Parte hartzaileek autobusetik jeitsi eta irteerara iritsitakoan utzi ahal izango dutena. (aldatzeko arropa, euritakoa etab… eraman ahal izateko, horrela nahi edo beharko balitz)
Gorria———— 5 Km 15 baliza 415 m. desnibel
Laranja———- 3,7 Km 13 baliza 240 m. desnibel
Horia————– 2,2 Km 10 baliza 140 m. desnibel
Mapa aldapatsua da, eta bere ezaugarri nagusia bere paisai karstikoa da. Oso toki harritsua da, eta beharrezkoa da xehetasunak ondo irakurtzea. Landarediari dagokionez, larre eta belazeak dira nagusi, tartekatutako basoekin batera. Ezaugarri guztiak batuz, esan daiteke, orientazio aldetik, Gipuzkoako maparik teknikoenetako baten aurrean gaudela.
Mapa 1:10.000 eskalakoak izango dira gorri eta naranjan. Eta 1:5.000 eskalakoa ibilbide hori edo errazean.