X. ZUMAIA FLYSCH TRAIL (Orientazio ibilbideak)
Izen ematea, ekainak 21 osteguna 22.00 tan itxiko da.
OHARRA. Ez da aseguratu gabeko parte hartzailerik onartuko proban! Horretarako norbanako, laguntzaile, taldeko edo familiako kide guziek harrera gunetik pasa beharko dute, izena emanda daudela eta aseguratuta daudela ziurtatzeko.
Izena emateko kostua hurrengoa izango da:
• Bakarkakoak. (3 €)
• Familiak / Taldeak (5 €). Familiako pintza bat eta mapa bat emango da.
• Mapa extra (1 €)
Ez da pintzaren alokairurik kobratuko, eta dohainik utziko dira, baina horretarako beharrezkoa izango da NAN-a uztea harrreran.
Gomendatzen da izen ematea froga aurreko ostegunean egitea beranduenez. Antolaketak mapa gehiago inprimatu arren, proba egunean, aldez aurretik izena eman dutenentzako mapak soilik ziurtatzen ditu. Gainontzekoentzako ezingo da maparik ziurtatu.
GOTeko bazkideek, ordainketa zuzenean euren saldotik egiteko aukera dute. Horretarako, “deskontu kupoia” aukera hautatu beharko dute izen-ematearen amaieran eta bertan, helbide elektronikora bidali zaien hitz gakoa jarri beharko dute.