INFORMAZIOA
X. ZUMAIA FLYSCH TRAIL (Orientazio ibilbideak)

Oraingo honetan, Zumaiako X. Zumaia Flysch Trail-arekin batera eta Gipuzkoako Mendi Federazioarekin elkarlanean, larunbat arratsaldez, parte hartzaile orori zabalduta egongo den orientazio proba bat antolatuko da. Mendi lasterketa baino lehen, asteburu guztian zehar mendiaz eta naturaz gozatzeko dauden beste aukerekin ere gozatzeko asmoz.

Proba, Zumaiako Alde zaharra eta inguruetan ospatuko da, gehienbat hiri eremuan ospatuko delarik. Bertan, 3 ibilbideren artean aukeratu ahal izango da, gorria, naranja eta horia. Eta gutxi gora behera, 5, 4 eta 2 Km-ko ibilbideak izango dira.

Mapa, Roberto Pascual “Paski”-k egina da 2018ko maiatzean. Eta 1:4000 eskala izango du.

Esan bezala, hiri eremuko proba bat izango da, ia bere osotasunean, eta beraz, baliza ugariko proba azkar eta polit bat izango da, igandeko mendi lasterketa baino lehen bakarka, lagun artean, edo familian egiteko moduan.

Proba amaitutakoan ez da sari banaketarik izango, eta nahita ez, kiroldegira  itzuli beharko da, pintza utzi eta denbora jakiteko.

Proba, hiri eremuan izango da, eta ohartarazten da trafikoa ez dela itxiko eta beraz trafiko arauak eta gainontzeko oinezkoak ere errespetatu beharko direla.

 

MAPA
Mapa  Roberto Pascual “Paski”-k egina da 2018ko maiatzan. Eskala 1:4000

 

IBILBIDEAK
Ibilbide ezberdinen ezaugarri zehatzak argitaratuko badira ere, esan, ohiko 3 ibilbide antolatuko direla. (Gorria, laranja eta horia) eta gutxi gora beherako luzera 5, 4 eta 2 Km-takoak izango direla.

-Ibilbide gorria. (5 Km inguru) orientazio kirola ezagutzen dutenei zuzenduta dago.

-Ibilbide laranja. (4 Km inguru) orientazio kirolean hasten ari direnenei zuzenduta dago.

-Ibilbide horia. (2 Km inguru) Familia eta gaztetxoei zuzendutako ibilbidea da.