–FEDO: Orientazio Araudia
–LIGA NORTE: Liga Norte arauak 2018
–LIGA O’PYRENNE: Pyrenne Ligako orientazio arauak.
Antolaketaren beharrak direla eta, programa honek aldaketak jasan ditzake
– Irteera eremuan, parte-hartzaileek uneoro jarraitu beharko dituzte antolatzaile eta epaileen argibideak. Sportident txartelak garbitu eta txekeatzeko baseak jarriko dira. Mapak, kaxetan ezarriko dira eta ibilbidearen arabera egongo dira banatuak. Norberaren ardura izango da bere kategoriako mapa hartzea eta txartel elektronikoa garbitu eta txekeatzea ibilbidea hasi aurretik.
– Ibilbidea, magenta (arrosa) kolorez egongo da markatua mapan eta ezarritako hurrenkeran burutu beharko da. Kontrolen segida ez jarraitzeak edota baten bat ez pasatzeak kanporaketa eragingo du.
– Kategoria GUZTIEK erabiliko dute Sportident sistema. Antolakuntzak alokairuan edukiko ditu txartelak, prezioak izen-emate koadroan ikus daitezke. Kontrol guztietan, eskuzko pintza egongo da badaezpada ere. Helmugan txartelik ez aurkeztea kanporatzeko arrazoi izango da.
– Helmuga zeharkatzerakoan, epaile eta antolakuntzakoen argibideak jarraitu behar ditu korrikalariak eta txartela deskargatzen duenean, denboren kontrola jaso ahal izango du.
– Ibilbidea bere osotasunean burutu ez arren, NAHITAEZKOA da helmugatik pasatzea, korrikalarien kontrol eraginkorra mantendu ahal izateko.
– Mapak ez dira jasoko helmugan, gogora eta praktika dezagun: JOKO GARBIA.