• Autokarabanak eta furgonetak, Otzaurten utzi beharko dira bi egunetan eta ezin izango dute hormigoizko pistatik igo. Lekua mugatua da, beraz, ez erabiltzea gomendatzen da.
• Larunbatean, lehiaketa zentroa Beundako muñoan egongo da, pistaren goiko aldean eta helmuga Otzaurteko portuan, pistaren hasieran. Pintzaren deskarga Otzaurten burutuko da, bai larunbatean, bai igandean.


Hala ere, jakin, larunbatean aparkalekutik lehiaketa eremura egin beharreko bidea luzea izan daitekeela eta distantzia erdiko ibilbidea beheranzkoa izango dela batez ere (luxu handia Gipuzkoako orientazio proba batentzako).

Parte-hartzaile bakoitzak bere ohiko ligan lehiatzen duen kategorian emango du izena. Kategoria bakoitzean podium bakarra egongo da. Sailkapena egiteko, parte-hartzaile bakoitzaren 2 egunetako denboren batuketa edukiko da kontuan, eta berdin izango du Pyrene, Liga Norteko edota bietako korrikalariek parte hartzen duten.
Guztira podiumera igoko diren 33 maila/kategoria ezberdin daude: Pyrene bakarrik, Liga Norte bakarrik eta gehienak partekatuak. Honakoak dira egongo diren guztiak, online orienteeringen agertzen diren bezalaxe, bakoitzak berea aukera dezan: