Korrikalari bakoitzak bere klubaren bitartez egin behar du izen-ematea. Banakako izen-emateak Open kategorian bakarrik onartuko dira, orienteeringonline.net web-orriaren bitartez edota web honetan , Open ibilbideak -> Izen-emateak orrian dagoen inprimakia betez.
FEDO lizentzia ez duten korrikalariek probarako lizentzia egin beharko dute eta horretarako beharrezko datuak izen-abizenak, NAN zenbakia eta jaiotze data dira.
Izen-ematea osatzeko jarraituko beharreko pausuak honakoak dira:
1. Izen-ematea http://www.orienteeringonline.net/ orriaren bitartez bideratu.
2. Proba baino lehen, dirua hurrengo kontuan sartu:
Jabea: GOT
Erakundea: KUTXABANK
IBAN: ES47 2095 5065 2091 1347 7132
Azalpena: “pertsona/klubaren izena LN 2018 Zegama”
Aparteko korrikalariak izango dira euren ordainketaren arduradunak eta klubak beraien bazkideen ordainketen arduradunak.
3. Diru-sarrera egiterakoan, ordainketaren egiaztagiria honako helbidera bidali beharko da: info@gotorientazioa.org
Izen-ematea ekainak 5ean, asteartean, 23:59an itxiko da. Epez kanpoko izen-ematerik egonez gero, onartua izango da baldin eta bere kategoriako maparik geratzen bada, nolanahi ere partaide bakoitzak 3€ko gainkargua edukiko du. Eskaera hau egiteko, zuzenean elkarteari egingo zaio aurreko paragrafoan eman den helbide elektronikoaren bidez.
• M/F 20 eta nagusiagoak: 9€
• M/F 20 baina gazteagoak : 7€
• Open Gorria (heldu aurreratuak) eta Laranja (hastapeneko helduak: 9€
• Open Horia (Hastapeneko haurrak) edo Promozioa :7€
• Probako asegurua (Nahitaezkoa federatuak EZ direnentzako, proba 1 edo denak, kuota berdina): 3€
• Sportident alokairua: 3€ (Alokairua behin ordainduko da 3 probetarako)
• Zoru gogorra: 1€ (Behin ordainduko da, gau bat nahiz bi erabili)
• Esprint kategoria guztietan: 4€