INFORMAZIOA ARANTZAZU
IV GOL Ligako Gipuzkoako 5. herri orientazio proba Oñatin egingo da. Arantzazu auzoan, Iturrigorri eta Urbiarako bidean dauden baso, larre eta eremu natural paregabean.AZKEN ORDUKO ALBISTEAK
* Iganderako 400 parte hartzailek izena eman dute, eta beraz EZ da onartuko izen ematerik egunean bertan!
* Parte hartze kopurua ikusirik, lehen irteerak 9.00 tan hasiko dira horrela nahi duenarentzat!
• EskolaKirola 2018-2019ko 2. Orientazio eskolarteko proba:
Eskola-kiroleko proba denez, 16 urte edo gutxiago dituzten neska-mutil gipuzkoarrek (bakarka, taldean edo familian) eta beraiekin batera doazen guraso eta heldu gipuzkoarrek, 2 eratan parte hartu dezakete, eskola kiroleko programaren barruan: banaka (prezio bakarra 3€) edo taldean (prezio bakarra 5€ talde osoarena).
Kontuz izen ematerako orduan. Lehen 2 aukerak, eskola-kiroleko programatik kanpo baitaude, alegia.
- BANAKAKO/Inscripción individual (5,00€)
- Ez da eskola kirola, hau bakarka doazen helduentzako edo 16 urte edo gutxiago duten EZ gipuzkoarrentzat da. (Adibidez 24 urte gipuzkoar bate do 14 urteko bizkaitar bat)
- TALDEAK/Inscripción grupos (5,00 €)
- Ez da eskola kirola, hau gipuzkoako 16 urte edo gutxiagoko umerik gabe parte hartzen duten taldeentzat dira. (Adibidez. 40 urteko bikote bat, edo Arabako familia bat 12 urteko ume batekin)
- Gipuzkoako ikasleak bakarka / Escolar gipuzkoano individual (3,00 €)
- BAI, eskola kirola da. Gipuzkoako 16 urte edo gutxiago duten neska mutilak, eta bakarka parte hartzen dutenak. (Adibidez, Oñatiko 10 urteko neska, open horian bakarka parte hartzen dueña)
- Gipuzkoako ikasleak taldean-familian/Escolar gipuzkoano grupo-familia (5,00€)
- BAI, eskola kirola da. Taldean edo familian Gipuzkoako 16 urteko edo gutxiagoko neska mutilen bat badago. (Adibidez. 8 urteko 2 umekin parte hartzen duen bikote zarauztarra)
PARTE HARTZAILE OROK proban izena emanda egon behar du, baita soilik laguntzaile gisa badoa ere. Antolatzaileek ezin diete parte hartzeko aukera ziurtatu aurrez izena eman ez dutenei
Prezioak:
- Banakakoa: 5€ + 2€ (federatua ez dagoenak) + 2€ (SportIdent pintza ez daukanak).
- Taldeka: 5€ + 2€ (federatua ez dagoenak) + 2€ (SportIdent pintza ez daukanak) + 2€ laguntzaile bakoitzeko + 2€ mapa gehigarri bakoitzeko.
Arantzazun 3 aparkaleku ezberdin daude. Froga eguna igandea izanik, mendizale, eliztar eta turista ugari hurbilduko da bertara. Beraz, kontuan hartu.
HARRERA
Arantzazu Santutegian, aparkamendu nagusian, oroigarriak saltzen diren dendaren alboan.
Harreran, hala nahi duenarentzat, motxilak eta antzerakoak, bertan utzi ahal izateko eremu edo leku bat egokituko da. Nahasteak ekidin aldera, motxila eta poltsei izena jartzea gomendatzen da.
IRTEERAK
Harrera lekutik 200 metrora. Arantzazuko eliza pasa eta Urbiarako bidea hasten den lekuan.

Gorria———— 5 Km 15 baliza 350 m. desnibel
Laranja——— 3,9 Km 13 baliza 280 m. desnibel
Horia————- 2,4 Km 10 baliza 175 m. desnibel
Ondoko kategorietan izena eman liteke:–Banakakoa
–Taldeka/familia