KOKAPENA ARANTZAZU


 
APARKALEKUAK
Arantzazun 3 aparkaleku ezberdin daude. Froga eguna igandea izanik, mendizale, eliztar eta turista ugari hurbilduko da bertara. Beraz, kontuan hartu.
 
HARRERA
Arantzazu Santutegian, aparkamendu nagusian, oroigarriak saltzen diren dendaren alboan.
Harreran, hala nahi duenarentzat, motxilak eta antzerakoak, bertan utzi ahal izateko eremu edo leku bat egokituko da. Nahasteak ekidin aldera, motxila eta poltsei izena jartzea gomendatzen da.

 
IRTEERAK
Harrera lekutik 200 metrora. Arantzazuko eliza pasa eta Urbiarako bidea hasten den lekuan.