INFORMAZIOA JAIZKIBEL

2017-2018ko III. GOL ligako 5. proba Hondarribian ospatuko da.
Alberto Tapiz 
2018. urteko otsaila eta martxoan egindako mapa berrian.

Probaren harrera gunea, Guadalupe Santutegian izango da, parkinga eta probako helmuga kokatua dauden lekuan. Guadalupera iristeko Hondarribia eta Lezo lotzen dituen GI-3440 errepidea jarraitu behar da. Kalkulatu 15’ bat minutu behar direla Hondarribitik iristeko.


IRTEERARAKO AUTOBUSA
Antolakuntzak jarritako autobus batek partaideak helmuga gunetik irteeraraino garraiatuko ditu. Modu honetan dauden 2.700 metro luzaera eta 220 metrotako igoera duen bidea aurreztuko dugu. Autobusak ibilbidea 30’ minuturo egingo du (goizeko 9:30tatik 12:30ak arte).

INGURUAREKIKO ERRESPETUA
Proba behiak eta zaldiak dauden gune natural batean ospatuko da. Beraz animaliekiko bai eta inguruarekiko errespetuz jokatzea eskatzen da. Txakurrak eramaten duzuenok, mesedez lotuta eraman. Eta aurkitu ditzakezunen hesi edo langak itxita utzi.
Proba, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den gune batean izango da, eta beraz ingurunearekiko errespetua eskatzen da.

IZEN EMATEA
Izen ematea Martxoak 26an hasiko da eta Apirilak 19, osteguna, 22.00etan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino handiagoa izango balitz, aurrez ixteko aukera izango du.

SERBITZUAK
Mendi ingurua izanik ez dago ez komunik ez eta dutxarik ere. Guadalupen dagoen iturri bakarra ematen duen ura ez da edangarria (nahiz eta jende askok edaten duen). Bertan dagoen kantina jatetxea berritze lanetan dago beraz egun horietan itxita egongo da. Ura etxetik eramatea aholkatzen da.

IBILBIDEAK

Gorria——- 4,55 Km (Aurreratua) 23 baliza 200m. desnibel
Laranja—- 3,6 Km (Heldu hasi berriak) 17 baliza 150m. desnibel
Horia——- 2,78 Km (Familia eta umeak) 12 baliza 15m. desnibel

Mendi proba bat izanik eskakizun teknikoa Zegama edo Kristina Enea bezalako hiri inguruan egiten direnak baino handiagoa du.
Era berean, jakinarazten dugu proba aldapan behera izango dela orokorrean, izan ere, Jaizkibelgo begiralekutik Guadalupeko gotorlekura jeitsi beharko baita ibilbidean zehar.
Betiko 3 ibilbide egingo dira eta partaide bakoitzak erabaki beharko du bere gaitasunetara hobeto egokitzen den ibilbidea:

  • Ibilbide Gorria: Kirola ezagutzen duten partaideentzat.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbideak ez ditu elementu linealak jarraitzen.
      • Zenbait momentuetan mapan kokatu eta birkokatzeko zailtasunak egon daitezke.
      • Maparen irakurketa zehatza beharrezkoa izan daiteke.
      • Ibilbide ezberdinak aukeratu daitezke.
  •  Ibilbide Laranja: Kirol honetan duela gutxi hasi direnentzako.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbidean zehar lagungarriak izan daitezkeen elementu lineal (bideak, hesiak, eta abar) dexente aurkituko ditugu.
      • Mapan kokatu eta birkokatzeko erreferentzia garbiak aurkitu daitezke.
      • Atake puntu errazak.
      • Balizak erraz topatu daitezkeen elementuetan daude.
      • Ibilbide ezberdinen aukeraketa txikia da.
  •  Ibilbide horia: Familia, gazte edo orientazio frogarik egin ez dutenentzat.
    • Ezaugarri teknikoak:
      • Ibilbide gehiena bideetatik doa.
      • Balizak bidetik gertu daude.
      • Ez dago ibilbide ezberdinen aukeraketarik.

Ohar garrantzitsuak

* Izen emate kopurua altua dela eta irteera ordutegia zabaldu egingo da. Lehen autobusa goizeko 9.00 irtengo da. Beraz, goiz ibiltzen direnek ez dute horrenbeste itxaron behar izango.

*Txakurrak ez dira onartuko autobusean, eta mendian lotuta eraman beharko dira momentu oro, inguruan ganadua ibiltzen da eta. Norberaren ardura izango da txakurra lotuta eramatea eta baldintza hau bete ezean parte hartzailearen denbora ez da aintzat hartuko. Norbaitek txakurrarekin parte hartu nahi badu jar dadila harremanetan antolaketarekin info@gotorientazioa.org

*Baliteke orientazio eremuan ganadua ibiltzea, horrela balitz, erespetuz eta zentzuz jokatzea eskatzen da.

*Izen emandako ume kopuru altua dela eta, aurreikusitako opariak ez dira denontzat izango, antolaketa ahalik eta banaketa bidezkoena egiten saiatuko da.

*Antolaketa errazte aldera, eta ingurumenaren mesedetan, eskertuko genuke kotxeak ahalik eta gehien partekatuko balira.

*Mapa eta eremuari dagokionez. Ibilbide gorrian polainak eramatea gomendatzen da. Eta mapari dagokionez, esan behar da mendian ganaduak egindako hainbat bide daudela, eta guztiak ez direla irudikatu nabarmenenak soilik.