INFORMAZIOA PASAIA 2022

INFORMAZIOA PASAIA

Gipuzkoako VI. Orientazio Liga herrikoia Txintxerpe-San Pedron abiatuko da.

Mapa, Chema Mediavillak, 2021eko azaroan egindako orientazio mapa berri bat da. Mapa hau, IOF-eko arauak jarraikiz egin da eta 1:4000 eskalan inprimatuko da.

 

INGURUAREKIKO ERRESPETUA

Proba, hiri eremuan ospatuko da eta Proba, hiri eremuan ospatuko da eta momentu oro zirkulazio arauak errespetatzea ezinbestekoa izango da, parte hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango gainontzeko oinezko zein ibilgailuekiko, eta gogoratu, ingurua errespetatzea orientazio kiroleko lehentasuna dela.

 

IZEN EMATEA
Izen emate epea otsailak 10 ostegunean gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko. 
Oharrak:
Parte hartzaile GUZTIEK izena eman behar dute proban, nahiz eta laguntzaile moduan joan soilik. 
Antolaketak ez du izen ematerik onartuko egunean bertan.

 

ZERBITZUAK
Harrerako Txintxerpeko pilotalekuan, motxilak uzteko tokia gaituko da, horrela nahi dutenentzako.

 

IBILBIDEAK
Ibilbideari dagokionez, azpimarratzen da, debekaturik dutela parte hartzaileek igogailuak eta eskailera mekanikoak erabiltzea, bestela probaren eta trazatuaren izaera hutsaltzen baita.

Gorria———— 4,8 Km   22 baliza   

Laranja———- 3,5 Km  18 baliza   

Horia————– 2,6 Km  15 baliza   

Hurrengoak izango dira, sailkapen kategoriak:
-Gorria gizonezkoa.
-Gorria emakumezkoa.
-Gorria taldeka. (ez du ligan sailkatzen)
-Laranja gizonezkoa.
-Laranja emakumezkoa.
-Laranja taldeka. (ez du ligan sailkatzen)

-Horia gizonezkoa.
-Horia emakumezkok.
-Horia Familiak.

 

MAPA
Chema Mediavillak, 2021eko azaroan egindako orientazio mapa berri bat da. Mapa hau, IOF-eko arauak jarraikiz egin da eta 1:4000 eskalan inprimatuko da.
Hiri orientazio mapa fisikoaizango da, Trintxerpe-San Pedro, Uliako mendiaren magalean kokatzen den hiri eremu bat izanik. Eta aldi berean, bere hirigintza ezaugarriek, orientazio mapa tekniko bat ere bilakatzen dute, mapa ondo irakurri beharko delarik, biderik egokiena hautatu ahal izateko.