Aipatzekoa da, proba honetan lortzen den diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren ikerkuntzan laguntzeko izango dela.
Aurten, mapa berri batean egin dugu lan. Bertan, bi herrietako (Urretxu eta Zumarraga) hiriguneak bilduta azalduko dira. Hortaz, zabalera handia bilduko du.
Harrera (lehiaketa gunea), Euskadi Plazako arkupeetan kokaturik egongo da (Zumarragako udaletxe plaza).
Parte-hartzaileei aparkalekua ere eskainiko zaie, Urretxuko Lizeo ikastetxean. Hau lehiaketa gunetik 100 bat metrotako distantziara kokatzen da (kokapena atalean ikus daitekeen moduan).
Kontuan izatekoak:
- Orientazio munduan haztapenak egiteko froga egokia izango da, erosotasun handia ematen bait du hirigunean kokaturik egotea.
- Froga herrikoia izanik, hainbat errepide gurutzatu beharko dira. Antolatzaileek jakinarazten dute, partaideek ez dutela inungo lehentasunik izango errepideak gurutzatzerakoan, eta aldioro trafiko arauak errespetatu beharko dituztela.
- Errepide zehatz bat zeharkatzea debekatuta egongo da; mapan erraza izango da errepide hau bereiztea. Honako hau zeharkatzeko, antolakuntzak mapan adierazten dituen puntuetatik egin beharko da.
- Aurrean zerrendaturik azaltzen diren arauak betetzen ez badira, lehiatik kanpo geldituko gara.
Horia————- 2,5 Kms 12 baliza . Umeekin parte hartzeko aproposa, familia giroan edota asko ibili gabe parte hartu nahi duenarentzat
Laranja——— 4,6 Kms 22 baliza . Esperientzia gutxi edo hastapen moduan ibili nahi duenarentzako (heldu / nerabe)
Gorria———— 5,9 Kms 25 baliza . Maila aurreratua, egoera fisiko hobea dutenentzako.