Harrera (lehiaketa gunea), Euskadi Plazako arkupeetan kokaturik egongo da (Zumarragako udaletxe plaza).
Parte-hartzaileei aparkalekua ere eskainiko zaie, Urretxuko Lizeo ikastetxean. Hau lehiaketa gunetik 100 bat metrotako distantziara kokatzen da (kokapena atalean ikus daitekeen moduan).
Horretaz gain, nahi duenak erabilgarri izango du aldagela / dutxa gunea Ispilla kiroldegian (Zumarraga), eguerdiko 14.00h arte.

