2018ko Azaroak 11, igandea
URRETXU-ZUMARRAGA: I. ORIENTAZIO FROGA
Aipatzekoa da, proba honetan lortzen den diru guztia Esklerosi Anizkoitzaren ikerkuntzan laguntzeko izango dela.
Aurten, mapa berri batean egin dugu lan. Bertan, bi herrietako (Urretxu eta Zumarraga) hiriguneak bilduta azalduko dira. Hortaz, zabalera handia bilduko du.
IOF arauak jarraituz egindako mapak izango ditugu, “waterproof” paperean inprimatuta. 1:4000 eskala izango dute (Din A3-n: laranja zein gorri mailatan; Din A4-ean horian).