AMETZAGAINA
(2016/01/03)
Nahiz eta eguraldia lagun ez izan, atzo goizean 160 orientazio zale hurbildu ziren Ametzagainako parkera, urtea orientazioaz gozatzen hasteko. Familia, gazte zein helduek gozatu ahal izan zuten orientazio probaz, eta honenbestez hasiera eman zaio I. Orientazio Ligari.
Sailkapenari dagokionez. Azpimarratu 38. baliza ez zegoela zehazki deskripzioak zehazten zuen tokian, eta gainera proban zehar baliza zuhaixka artean oso ezkutatuta geratu zela. Honenbestez antolakuntzak, nahiz eta baliza hau ez egoki pikatu ontzat eman du ibilbidea, ia ziurra baita, parte hartzaile guztiak bertatik pasa izana.
Emaitzak Ibilbideka
Emaitzak Mailaka
Besterik gabe, ez ahaztu, ligaxkaren helburua, orientazioaz gozatu eta kirol zoragarri hau ezagutzea! Hurrengo data Martxoak 20an izango da, Iturrarango lorategi zoragarrian.