MIRAMON
(2016/05/01)

1 go GOL LIGA-ko 4. probaren jokalekua Miramon Parkeko (Donostia) baso, bide zidor eta bizileku batzuk izango dira. Eguraldi triste dun egun batean parte hartzaileak landaretza ugari dun bide zidor eta sakan malkartsuetatik mugitzeko animatuko dira.
Oraingo honetan orientaziora bideratutako mapa espezifiko berri bat estrenatuko da. Familiek, hasi berriek eta korrikalari adituek baliza ugari dun distantzia luzeko eta malda askoko proba gogorrean lehiatuko dute.
M iramongo Parkeak eskaintzen duen zonalde ezberdin mordoa medio korrikalariek gutxitan zapaldutako leku bitxi eta ezberdinak aurkitzeko parada izango dute.
2016 GOL Ligaren erdialdea igarota sailkapena estutuz doa eta emozioa handitzen ari da.
Korrikalariek adi egon beharko dute ibilbideak pentsatu eta diseinatzen dituztenen tranpetan erori gabe, ibilbide luze eta baliza, batzuetan, zailak jarri batira.
Ligaren helburua zein den ez ahaztu: orientazioa zabaldu eta ikaragarri gustuko dugun kirol honetaz gozatzea. Hurrengo hitzordua Apirilak 21-22 Añarben, Errenteria.