ITURRARAN

ITURRARAN

(2016/01/03)

iturraran

G ipuzkoako 1go Orientazio Ligaren bigarren froga iritsi zaigu. Froga hau Aiako Iturrarango Lorategi Botanikoan izango da.
Nahiz eta eguraldiak laguntzeko intentzio handiegirik ez izan izen emateek goizean goizetik abiadura polita daramate. Baina egunak altxa eta azkenean lasterkari guztiek eguraldi on eta tenperatura atsegineko orientazio frogaz gozatu ahal izan dute.

 
iturraranGazte eta helduk lorategiaren txoko ederretan kokaturiko balizak aurkitzeko gogor saiatu beharko dute.
Proba beti bezala 3 mailatako edozeinetan burutu ahalko da: Horia, haur eta familientzat, Laranja hasiberriak direnentzat eta Gorria orientazio lasterketetan esperientzia dutenei zuzendua.
 
 
 
iturraran

Lur malkartsuak, distantziak eta gora behera ugarien ondorioz froga gogorra suertatu da. Ziurrenik frogaz gehien gozatu dutenak txikienak izan dira. Etorkizunean Gipuzkoan orientatzaile bikainak izateko harrobi on bat bultzatzeko modu paregabea.

 
 
 

iturraran

Korrikalariek ahal bezain denbora hoberena egiteko, barruan duten guztia eman dute. Inguruak lasterketa asko zaildu arren batzuek indarrak azken esprinterako gorde dituzte.
Cobi-ko (Bizkaia), Nafarren, Iparraldekoen eta Arabar bizilagunen bisita eskertu.

 
 
 

iturraran

 
 

Bukaerako Emaitzak
Tarteko Emaitzak

 
 
 
 
 
Ligaren helburua zein den ez ahaztu: orientazioa zabaldu eta ikaragarri gustuko dugun kirol honetaz gozatzea. Hurrengo hitzordua Apirilak 17 Ulia, Donostia.

iturraran
 

Argazkiak +