2020ko Urtarrilak 4, larunbata
GIPUZKOAKO V. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2020 (GOL) – 1. proba ERRENTERIA (gauez)
Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoia Errenteriako herrian abiatuko da, gaueko orientazio proba batekin.
Mapa, 2018ko azaroan Paskik egindakoa izango da. Proba, 1:5000 eskalako mapekin egingo da ibilbide gorri eta laranjaren kasuan, eta horia berriz 1:3000 eskalan. Ibilbidearen trazatzaileak Jon eta Kimetz Galarraga izango dira.
Izen emate epea urtarrilak 2 osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko.
Proba, hiri eremuan ospatuko da eta gauez. Momentu oro zirkulazio arauak errespetatzea ezinbestekoa izango da, parte hartzaileek ez dute inolako lehentasunik izango gainontzeko oinezko zein ibilgailuekiko, eta gogoratu, ingurua errespetatzea orientazio kiroleko lehentasuna dela.
Ezinbestekoa izango da proban parte hartu ahal izateko, argia eramatea.