OTZAURTE 2020

2020ko Irailaren 20a, igandea

GIPUZKOAKO V. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2020 (GOL)

4. proba  OTZAURTE

Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 4.  herri orientazio proba Aizkorri-Aratz parke naturalean egingo da. Harrera Otzaurteko salmentako aparkalekuan egongo da.

COVID-19ª dela eta protokolo bat prestatu da eta parte-hartzaile guztiek irakurri beharko dute. Protokoloa onartzea nahitaezkoa da proban parte hartzeko.

– Protokoloaren esteka: https://gotorientazioa.org/wp-content/uploads/2020/09/PROTOCOLO-DE-PREVENCIÓN-DE-CONTAGIO-COVI_CAST-EUSK.pdf

-Protokoloa onartzea: izena emateko unean baiezkoa eman beharko du deporticket-en.

Inskripzioaren diru osoa itzuliko da proba baliogabetzen bada edo parte-hartzailea COVID-19a diagnostikatu bazaio (edo sintomak aitortuak izanez gero)

16 urtetik gorakoek bakarrik izango dute parte hartzeko aukera

 Otzaurteko mapa Chema Mediavillak eta Tito García Crespok egin zuten 2018an, kartografiako IOF araudiari jarraituz. Malda ertaineko mapa bat da, oro har, baso garbia (pagadia) larre-eremu azkarrekin. Eremuaren araberako maparen aldakortasuna nabarmentzen da, eta zenbait eremutan mapa zehaztasunez irakurtzea eskatzen duten xehetasunak ditu. Laburbilduz, orientazio tekniko eta fisikoko mapa bat da.
Mapak 1/7500 eskala dira eta proba honen trazatzaileak Oskar Gisasola eta Aitana Lertxundi izan dira.

COVID-19 egoera berria dela eta, parte hartzeko kupoa 200 inskripziotara mugatzen da.
Izena emateko epea irailaren 15ean, asteartean, itxiko da 22: 00etan.
Antolakuntzak eskubidea du inskripzioa aldez aurretik ixteko, aurreikusitakoa baino gehiago inskribatuz gero, azken unera arte itxaron gabe.

Aizkorri-Aratz Parke Naturalean egingo da proba, eta babes natural bereziko eremutzat hartzen da (https://turismo.euskadi.eus/es/espacios-naturales/parque-natural-de-aizkorri-aratz/aa30-12375/es/). Kareharrizko lursaila eta pagadi amaigabeak ditu ezaugarri. Lehiaketa zonaldean, abereak egongo diren larreak ere aurkituko ditugu.
Ingurunearekiko errespetua gure kirolaren lehentasunezko araua da!