2020ko Martxoak 8a, igandea
GIPUZKOAKO V. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2020 (GOL)
3. proba MIRAMON
Gipuzkoako V. Orientazio liga herrikoiaren 3. herri orientazio proba Donostian egingo da. Miramongo parke, baso eta eroritako horma eremuetan barrena. Harrera Miramon parkearen erdian egongo da (BIZI jatetxearen ondoan).
• Eskolarteko Orientazio IV Lehiaketa ’20:
Eskola-proba denez, 16 urte beherakoek bi eratan parte har dezakete kategoria honetan: BANAKA (prezio bakarra 3 €) edo TALDEAN (prezio bakarra 5 € talde osoarena).
Gure gomendioa da banakako proban parte hartzea era honetako orientazio lasterketetan laguntzarik gabe eta modu autonomoan ibiltzeko gai direnek. Ikasle gehienentzat aukerarik onena talde gisa parte hartzea da (ikasle eta persona helduz osatutako taldeetan).
(10 urtetik beherakoren batek banaka parte hartu nahi balu, heldu baten aguntza beharko luke).

Miramongo mapa Tito García Crespo eta Chema Mediavilla 2018 abenduan berritu zuten.
Proba honen ibilbidea trazatu/marratu duena Marek Grzelczak da. Hiri orientaziorako mapa hau egokia da orientazio saioetan hasi berrientzat, bai kokaguneagatik, bai eta aukeran bide asko edukitzeagatik; baina profesionalentzat beharrezkoa den exijentzia maila ere badu.
Parte hartzaile kopurua 500 parte hartzailetara mugatuko da. (laguntzaileak barne). Izen emate epea martxoaren 5ean osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Espero dena baino jende gehiagok izena emanez gero, antolatzeileek izen ematea lehenago bukatutzat emateko eskubidea izango dute.
Proba Donostiako parke eta basorik handienetako batean egingo da. Denetik dago bertan: baso eremuak, lorategiak; teknologia konpainien eraikin modernoak eta aire librean jolasean aritzeko lekuak; errekasto eta urmaelak. Jarduera honetan oinarrizko betebeharra da gure ingurunea errespetatzea.