OÑATI

2022ko Maiatzak 8, igandea

GIPUZKOAKO VI. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2022 (GOL)

5. proba OÑATI


Gipuzkoako 2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 5. proba  maiatzaren 8an, igandea, ospatuko da Oñatin. Harrera, irteera eta helmuga herriko enparantza eta Unibertsitate zaharraren  inguruan egongo dira.

Mapa Asier Osinaga Beitiak egin du 2019an, IOF araudiari jarraituz. Proba 1: 4.000 eskalan egingo da eta Asier Osinaga izango da trazatzailea. 

Izena emateko epea maiatzaren 5ean, osteguna, itxiko da, 22: 00etan. Antolatzaileek inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango dute, aurreikusitakoak bainomizen emate kopuru handiagoa egotekotan.

Proba hiri-ingurune batean egingo da eta trafikoa irekita egongo da. Beraz, uneoro errespetatu beharko dira dauden zirkulazio-arauak.
Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.

KONTSULTATU BAITA ERE

GOL Liga 2022

GOL Liga 2022   Badator berriz ere Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoia. 6 proba izango dira …