2022ko Ekainak 5, igandea
GIPUZKOAKO VI. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2022 (GOL)
5. proba XOXOTE (Azpeitia)
Gipuzkoako 2021-2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 5. proba ekainaren 5ean, igandea, ospatuko da Azpeitia-Xoxoten. Harrera gunea Azpeitiako Ikasberri ikastolako aparkalekuan izango da.
Handik bus txikien bitartez, Erlo-Xoxoteko magalera hurbilduko du, eta handik 20 minututara irteera gunea egongo da. (Xoxote-Erlo inguruko eremua ez da iristen erraza, eta tokiaren edertasunak iristeko eskatzen duen pazientzia ulertuko duzuelakoan gaude).
Erlo-Xoxoteko mapa Roberto Pascual “Paski”-k egin du 2022ko otsailan., IOF araudiari jarraituz.
Inskripzio oharrak :
Parte-hartzaile guztiek proban izena emanda egon behar dute, baita laguntzaile gisa bakarrik doazenek ere. Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik, lehendik izena eman ez dutenei.
Orientazio proba Erlo-Xoxoteko eremuan ospatuko da, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den natur espazioan.
Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.