AZPEITIA

2022ko Martxoak 20, igandea

GIPUZKOAKO VI. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2022 (GOL)

3. proba AZPEITIA


Gipuzkoako 2021-2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 3. proba  martxoaren 20an, igandea, ospatuko da Azpeitian. Harrera, irteera eta helmuga Loiola eta Loiola-Bide auzoen inguruan egongo dira.

Mapa Ricardo García Dengrak egin du 2021eko azaroan, IOF araudiari jarraituz. Proba 1: 4.000 eskalan egingo da eta Oskar Gisasola izango da trazatzailea. 

Izena emateko epea martxoaren 17an, osteguna, itxiko da, 22: 00etan. Antolatzaileek inskripzioa aldez aurretik ixteko eskubidea izango dute, aurreikusitakoak bainomizen emate kopuru handiagoa egotekotan.

Proba hiri-ingurune batean egingo da eta trafikoa irekita egongo da. Beraz, uneoro errespetatu beharko dira dauden zirkulazio-arauak.
Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.

KONTSULTATU BAITA ERE

GOL Liga 2022

GOL Liga 2022   Badator berriz ere Gipuzkoako Orientazio Liga herrikoia. 6 proba izango dira …