2022ko Martxoak 6, igandea
GIPUZKOAKO VI. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2022 (GOL)
2. proba GAZUME
Gipuzkoako 2021-2022 VI. Orientazio Liga herrikoiko 2. proba Asteasu eta Errezil herri-eremuen artean ospatuko da, zehazki, Gazume-Iturriotz eremuan. Harrera gunea, irteera eta helmuga puntua Iturriotzen kokatuko da.
Gazumeko mapa Ricardo García Dengrak egin zuen 2019-2022. urteen artean IOF arauak jarraikiz. Mapak 1:7500 eskalakoak izango dira ibilbide gorri eta laranjan eta 1:5000 eskalakoak ibilbide horian.
Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 300 parte hartzailetara mugatuko da (laguntzaileak barne). Izen emate epea martxoaren 3a osteguna, gaueko 22.00 an amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik).
Orientazio proba Ernio-Gazume natur eremuaren barnean ospatuko da. Horretaz gain, ohikoa da eremuan ganadua ibiltzea. Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.