ZEGAMA – OTZAURTE
6. – 7. proba IPAR LIGA 2018 / 5. – 6. O’PYRENE
AZKEN ORDUKO ALBISTEAK
- Parte hartzaileentzat eskuragarri egongo dira dutxak larunbat arratsaldean zehar Zegamako pilotalekuan. (Lur gogorra izango den tokian)
- Aipatu dugu, lurra oso hezea dagoela, eta labainkor dagoela. Horretaz gain, hezetasunak ere akaroen ugaritzea erraztu dute. Eta akaroetatik babestuko dituen jantzi eta repelente edo lozioak ematea gomendatzen da.
- 2 egunetan aparkalekua, Otzaurtetik Beundara doan hormigoizko pista izango da. Errepide alboan dauden tarteak baliatuz. Guztira 1,5 Km ko luzera du eta 150 m-ko desnibela dago puntu bat eta bestearen artean.
- Larunbatean irteera goian da, Beundan, eta helmuga behean. Kotxea aparkatzen den tokitik irteerara 20 minutuko oinezko bidea egon daiteke, aparkatzen den tokiaren arabera. (Ahal baduzue garaiz ibili eta bestela gogoratu baliza start dagoela)
- Igandean, dena Otzaurten izango da. Irteera eta helmuga toki berean da.
