2019ko Ekainak 9, igandea
GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) – 6. proba ALDURA
Gipuzkoa 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoiko 6. eta azken proba Errenteriako Aldura mendian ospatuko da. Harrera gunea, Susperregiko jatetxean kokatuko da.
Kontutan hartu behar da, irteerak harreratik 1 Km-ko distantziara (Aldurako lepoan) kokatuko direla, eta beraz ohiko erraztasunak ez direla izango oraingo honetan. (Parte hartu nahi duten familiek egoera hau kontutan hartzea eskatzen dugu)
Aldurako mapa Alberto Tapiz-ek egina da 2016. urtean IOF arauak jarraikiz. Mapa aldapatsua da, eta baso eta larreak tartekatzen dira orokorrean. Mapa 1:7.500 eskalakoak izango dira.
Ibilbidea Txemi de los Doloresek eta Kimetz Galarragak marraztu dute
Eremuaren ezaugarriengatik, parte hartzaile kopurua 350 parte hartzailetara mugatuko da (laguntzaileak barne). Izen emate epea ekainak 6a osteguna, gaueko 22.00 tan amaituko da, edo lehenago, parte hartzaile kopurua gaindituko balitz. (kasu horretan ez da onartuko egunean bertan izen ematerik)
Oharrak
Parte hartzaile guztiek eman behar dute izena, nahiz eta laguntzaile moduan joan.
Antolaketak ez du bermatzen parte hartzeko aukerarik lehendik izena eman ez dutenei.
Orientazio proba Aiako Harriako parke naturalean ospatuko da, Natura 2000 sarearen barruan kokatzen den eremuan. Horretaz gain, ohikoa da eremuan ganadua ibiltzea. Gogoratu, inguruarekiko errespetua gure kirolaren oinarrizko arau bat dela.