2018ko Abenduak 30, igandea
GIPUZKOAKO IV. ORIENTAZIO LIGA HERRIKOIA 2018-2019 (GOL) – 1. proba ERRENTERIA
Gipuzkoako 2018-2019 IV. Orientazio liga herrikoia hastera doa Errenteriako hirian.
Paski kartografoak, 2018ko azaroan eginiko mapa berriarekin. Proba, 1:4000 eskala-dun maparekin egingo da, eta ibilbidea Jon Galarraga eta Txemi de los Dolores-ek marraztuko dute.
Kartografoak esandakoa jarraikiz, ” hiri orientazio proba teknikoa eta fisikoa da, eta beharrezkoa izango da, ibilbide motzena hautatu nahi bada behintzat, mapa ondo irakurri eta interpretatzea “.
Anima zaitezte, 2018. Urtea orientazio mapa berri batekin amaitzera!
Izen emate epea abenduak 27 osteguna gaueko 22.00 tan itxiko da. Antolaketak, parte hartzea uste baino haundiagoa bada, izen ematea lehenagotik ixteko aukera izango du, arren ez itxaron azken unera arte izena emateko.
Proba, hiri eremuan ospatuko da eta parkeak ere igaroko dira. Momentu oro zirkulazio arauak errespetatu beharko dira, eta antolaketak arreta berezia eskatzen die parte hartzaileei, bereziko gainontzeko oinezkoekin. Inguruarekiko errespetua orientazio kiroleko lehentasunezko araua da!